Itxura
👨👨👦👦 Biztanleak 16.938.986 |
🔎 Azalera 255.586,91 km² |
🏙️ Hiriburua Quito |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Ekuador Hego Amerikako estatu bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldean Ozeano Barea dauka; eta ekialdean Amazonas oihanaren zati bat.
Andeek herrialdea zeharkatzen dute hegoaldetik iparraldera. Mendi altuena Chimborazo da (6.310 metro dauzka).
Galapago uharteak ere Ekuadorkoak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiarrak heldu aurretik, lurralde hauek Inken Inperioaren barruan egon ziren.
1532an espainiarrak iritsi ziren eta lurraldea konkistatu zuten.
1830ean lortu zuen independentzia Ekuadorrek.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an Ekuadorrek 16.080.778 biztanle zituen.
Hiri nagusia Guayaquil da eta 2.286.302 biztanle ditu. Quito hiriburuak 1.650.034 biztanle ditu.