Txikipedia:Elena Zamolodchikova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Zamolodchikova gimnasia artistikoko ariketa bat egite

Elena Zamolodchikova 1982-ko iraiaren 19-an jaio zen, Moskún (Rusia), eta gimnasia artistikoko gimnasta bat da.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birritan izan da gimnasia artistikako txapeldun olinpikoa, zaldi jauzia eta lurreko probetan. Bi aldiz izan da munduko txapelduna 1989 eta 2002, astoko jauzian. 1999ko Tianjingo Munduko Txapelketan, urrea irabazi zuen asto jauzian, brontzea banakako sailkapen nagusian eta zilarra taldeka, Errumaniaren ondoren eta Ukrainaren aurrean. Sydneyko 2000ko Olinpiadetan urrea irabazi zuen asto jauzian errumaniarraren eta errusiar herrikidearen aurretik, beste urre bat lurrean, herrikidearen eta errumaniarraren aurretik, eta zilar bat taldeetan, Errumaniaren atzetik eta AEBen aurretik. 2001eko Ganteko Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuen taldetan, berriz ere Errumaniaren (urrea) eta Estatu Batuen (brontzea) aurretik. Debrecengo Munduko Txapelketan, 2002an, urrea irabazi zuen asto jauzian, errusiarraren eta uzbekaren aurretik. 2003ko Anaheimeko Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuen asto jauzian, Yun Mi Kang iparkorearrarekin berdinduta, biak irabazlearen atzetik. Azkenik, arrakastaz beteriko kirol ibilbide honi amaiera emanez, 2006an Aarhus-en (Danimarka) ospatutako Munduko Txapelketan brontzea lortu zuen taldekako lehiaketan, Txina (urrea) eta Estatu Batuen (zilarra) ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Yelena_Zamol%C3%B3dchikova

https://es.wikipedia.org/wiki/Yelena_Zamol%C3%B3dchikova#/media/Archivo:Elena_Zamolodchikova_(RUS).jpg