Txikipedia:Elisabeth Pinedo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eli Pinedoren berezko izena Elisabeth Pinedo Saenz da, baina bere kirol bizitzan Eli Pinedo bezala ezagutzen da. 1981 eko maiatzaren 13 an jaio zen Amurrion, Araban. Eskubaloiko jokalari profesionala izan zen 1999-2016 urteen artean. Eta azken urteetan bigarren mailako talde batean entrenatzen du. Ahizpa biki bat du , Patri Pinedo, eta hau ere jokalari profesionala izan zen. Gaur egun enpresaria da, Bea Fernandez jokalari ohiarekin batera London 717 izeneko denda bat du.

Hamasei urterekin Bera Bera talde donostiarrean estreinatu zen, bertan bost urte egon ondoren, {{txp|Club Balonmano Amadeo Tortajada]] talde errioxarrera joan zen, urte batez. Ondoren Saguntu Eskubaloira joan zen, eta bertan Champions League-ko final erdietara iritsi ziren. 2007. urtean talde nazional hoberenak fitxatu zuen Lizarrako [[Itxako Kirol Elkartea|Itxako}} taldeak, eta bertan hiru urtez bere ahizparekin jolastu zuen. Lehen aldiz 2010 ean Danimarkara joan zen, {{txp|Handball Club Odensera]]. 2011. urtean [[Bera Bera eskubaloia|Bera Bera}}ra itzuli zen, eta han geratu zen eskubaloia uzteko asmoa eduki zuen arte, hau da 2016. urtera arte, bertan lorpen handiak lortu zituen.

Espainiar selekzioarekin 184 aldiz izan da nazioarteko eta 408 gol sartu ditu, zenbaki hoiengatik historiako 10. goleatzaile handiena da. Nazioarteko bezala lorpen asko eduki ditu, baina esanguratsuenak 2011. urtean Brasilen lortu zuten hirugarren postua munduko txapelketan eta 2012 an Londresen lortutako brontzezko domina olinpiar jokoetan.

Gaur egun, madrilgo Alcobendas taldean jokatzen du, eta talde horrek lehengo denboraldian lehenego mailara igotzea lortu zuen. Orain taldea lehen mailan dagoenez, Elik entrenatu soilik egiten du.