Txikipedia:Endalar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Endalarra (Smilax esfera) Smilacaceae familiako landare igokaria da. Landare hau Europako basoetan, lahardietan, sasietan eta zuhaixka-eremuetan aurkitu daiteke. Landare hau jatorriz Afrika, Asia eta Europakoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 cm inguruko luzera izatera heldu daitekeen landare igokaria da. 2-3 metroko zurtoin meheak ditu. Arantzak ditu bere inguruan eta sustraiez inguratuta aurkitzen dira. Borobil formako fruitu gorriak edo beltz txikiak ekoizten ditu, baita lore arrosak eta txuriak ere.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Endalarra historikoki senda belar bezela erabili ohi izan da. Batez ere, larruazaleko eta giltzurrunetako arazoak arintzeko erremedio natural gisa. Bere erabileren artean honako hauek nagusi dira: larruazaleko ezpurutasun ezberdinei aurre egiteko, hala nola aknea eta dermatosiak. Odola arazteko bikaina da, gernua areagotzeko eta gehiegizko azido urikoa kentzeko. Min erreumatikoa eta gota arintzen ditu. Digestio-toniko gisa ere eraginkorra da, digestio astuna eta beste hesteetako nahasteak, beherakoa edo kolikoak dituztenak arintzeko.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat edari sortzeko endalarrak ekoizten dituen fruitu hauen erroak erabili izan dira osagai bezala. Ezagunenen artean Fanta, zarzaparrilla edo root beer-a daude. Espainian, denok ezagutzen dugun Coca-cola famatua agertu baino askoz lehenago, jada erabiltzen zen gure herrialdean eginiko freskagarrietan. Baina, Coca-colaren arrakastarekin erabaki zen 100% originala eta bertakoa zen freskagarri bat ekoiztea; Zarparrilla 1001, izena jarri zioten.