Wikipedia, Entziklopedia askea
Eoraptorraren ustezko irudia.

Eoraptorra baliteke existitu diren lehenengo dinosauroetako bat izatea. Haren izenak “egunsentiko lapurra” edo “egunsetiko harraparia” esan nahi du.

Eoraptorra duela 231-233 milioi urte bizi izan zen. Haren fosilak Argentinan aurkitu dira, Hego Amerikan. Dinosauro mota hau kostaldeko lautada baxu batean bizi zen, ibai, laku eta euri askorekin.

Nolakoa zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eoraptorra beranduago agertu ziren dinosauro gehienak baino nahiko txikiagoa zen. Metro bat luze zen gutxi gorabehera, eta 10 kilo pisatzen zituen. Eoraptorra atzeko bi hanken gainean ibiltzen zen. Beso laburrak zituen, eta bakoitzaren muturrean atzapardun hiru hatz luze. Hortz zorrotz desberdinak zituen: goiko hortzak zerra baten antzekoak ziren, eta baita kurbatuak ere, beste dinosauro haragijaleenak bezalakoak. Beheko hortzak, ordea, dinosauro belarjaleek zituztenen antzekoak ziren.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzialariek hasieran pentsatu zuten eoraptorra dinosauro belarjale txikiez eta narrastiez elikatzen zela. Haiek ere pentsatu zuten eoraptorra, beste dinosauro haragijaleak bezala, sarraskijalea zela, hau da, animalia hilez elikatzen zela. Gaur egun, zientzialari batzuek pentsatzen dute eoraptorra belarjalea izan zela. Hala ere, batzuek susmoa dute eoraptorrak haragia eta belarra jaten zuela, eta gero guztiz belarjale bihurtu zela denborarekin.