Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erdialdeko Amerika

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
180.095.918
🔎
Azalera
560.988 km²
🌄
Altuera
📷
Argazkiak
ikusi
Erdialdeko Amerikaren kokapena.
Zazpi herrialde daude Erdialdeko Amerikan: Guatemala, Belize, Honduras, El Salvador, Nikaragua, Costa Rica eta Panama.

Erdialdeko Amerika Ipar eta Hego Amerika batzen dituen lurralde estu eta luzea da, istmo izenez ere ezaguna. Erdialdeko Amerikak ere Antilla Handiak eta Antilla Txikiak barne hartzen ditu eta 486 840 km2ko azalera dauka. Erdialdeko Amerikako lurraldeak txikiak dira eta haren geografia medilerro handiek eta goi-lautadek osatzen dute, non biztanleriaren gehiengoa bizi den. Elementu geografiko inportanteenen artean nabarmengarriak dira sumendi ugariak.

Erdialdeko Amerikako klima, hein handi batean, haren itsas mailarekiko altuera eta kokapen geografikoaren araberakoa da, Kantzer eta Ekuador tropikoen artean kokatzen baita. Klima tropikala da nagusi eta ekialdeko lurraldeak dira euritsuenak. Klima hau dela eta, landaredi nagusia baso tropikala eta sabana dira.

Altueraren araberako hiru gune daude: gune beroa 0 eta 900 metro arteko altuera hartzen duena; gune epela, 900 eta 1800 metro arteko tartean kokatzen dena, eta gune hotza 1800 metrotik gorako lurraldeek osatuta, Ozeano Baretik datozen ur eta haize hotzengatik hozten dena.

Gune beroan kokatzen dira Karibe itsasoko kosta, Ozeano Atlantikoan, itsasertzera iristen diren haize heze eta epelen eraginengatik nahiko euritsua dena. Batzuetan ekaitz tropikalak edo urakanak sortzen dira haizeak 108 km/h-z gorako abiadura hartzen duenean.

Nekazaritza izan da aspaldiko garaietatik bertako ekonomiaren iturri nagusiena. Oso lur emankorrak daude eta klima egokia da produktu tropikalak hazteko.

Bi nekazaritza mota bereizten dira: batetik, populazioari zuzendutako jakien produkzioa, artoa, arroza, manioka, babarrunak eta batata esaterako; bestetik, esportaziora zuzendutako plantazio-nekazaritza, etekin handia duena. Esportazio-produktu garrantzitsuenak azukre-kanabera, platanoa, kafea eta tabakoa dira; kakaoa eta anana ere esportatzen dute neurri txikiagoetan.