Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erlauntza

Erlauntz artifiziala.
Erlauntz naturala.

Erlauntza (edo, Ipar Euskal Herrian, kofoina) erlakumea hartzeko prestatzen den babesa da, erle-etxea. Erleen koloniek 80.000 kide ere izan ditzakete, hiru kastatan banaturik: erlamandoak, erle langileak eta erregina. Normalean, erle langileak baino ez dira ikusten erlauntza inguruan.