Wikipedia, Entziklopedia askea

Erromero


Erromeroa


Erromeroa (Rosmarinus officinalis), Lamiaceae familiako landare bat da, eta Mediterraneoko eskualdean kokatzen da. Hostotza berde eta lore zuri, arrosa, purpura edo urdinak ditu.

NOLAKOA DA?

Bere hostoak, oso ugariak, luzeak eta estuak dira, 1,5 eta 3 cm arteko luzera eta 2 edo 3 mm arteko zabalera izaten dute.

Kolore berde iluna dute aurpegian, eta tonalitate zurixka atzealdean. Landare gazteenetan ile ugariz estaltzen dira, eta horiek haztean desagertu egiten dira. Loreak urdinxka, more edo arrosa kolorekoak dira. Gainera, fruituak milimetro bat neurtzen du eta kaliza barruan agertzen da, 4 intxaur txikiren forman.

   Ba al dakizu   

Antzinatik erabili izan da sendabelar gisa. Loreen hizkuntzan, fede onaren eta zintzotasunaren ikur da erromeroa.

Erraz hazten den landarea da eta ez du ur kantitate handirik behar.

BIZI-ZIKLOA

Udaberrian eta udazkenean ematen ditu loreak.

NON AURKITZEN DUGU?

Sastraka mediterraneoz estalitako guneetan aurkitzen dugu erromeroa. Hegal eguzkitsu eta menditsuetan kokatuta, itsasotik gertu eta haizetik babestua.

Hazteko oso hezetasun gutxi behar baitu. 1.500 metroko altuerara arte irauten du eta zero azpitik 10º C-ko tenperatura minimoak jasaten ditu.

1.Erromero arrunta
2.Rosmarinus eriocalyx, moro erromero bezala ere ezaguna dena


3.Rosmarinus tomentosus

Zuhaixka hau, eremu lehor eta idorretan da berezkoa, Mediterraneo aldean dago jatorriz, eta bertan ere landatzen da.

Izan ere, herrialde ekoizle nagusiak Espainia, Maroko eta Tunisia dira.


LORATZEA

Loratzeak ia urte osoa irauten du, eta infloreszentzia trinkoetan biltzen diren ezpainetako loreak sortzen ditu, hostoen axiletan daudenak. Korola (petaloen multzoa) urdinxka, arrosa edo zuria da, orban biolazeoak ditu barnealdean, eta bi estamine konkordun ditu, korolara soldatuta daudenak eta hortz txiki bat dutenak. Lore hauek ondo markatutako bi ezpain dituzte, goikoa bi lobulurekin eta behekoa hirurekin, horietatik erdikoa ahurra eta luzea izanik.

   Ba al dakizu   

Erromero askoko tokia usainagatik jakin edo ezagutu dezakegu. Landare osoak usain indartsua du.

MEHATXUAK

Bere mehatxurik handienak meatzaritza eta nekazaritza dira. Populazioen murrizketaren ondorioz, 2013tik arriskuan dago.