Esklabotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Esklaboentzako esku-burdinak.

Esklabotasuna edo esklabotza pertsona bat norbaiten jabetzapean edukitzea da, gauza bat balitz bezala. Eta, hain zuzen ere, gauza bat balitz bezala, esklaboak erosi eta saldu egiten dira. Gaur egun, esklabotasuna mundu osoan debekatuta dago, baina, zoritxarrez, oraindik ere existitzen da leku batzuetan. Adibidez, gerretan parte hartzen dituzten haur soldaduak gerrako jaunen esklaboak izaten dira. Gainera, herrialde txiro edo pobreetako emakume gazte asko ere saltzen dituzte; baita umeak ere, lan egiteko. Nazio Batuak eta polizia pertsona horiek laguntzen saiatzen dira baina askotan oso beldurturik egoten dira eta ez dira ausartzen inori ezer esatera.

Esklaboak ez dauka askatasunik, ezta eskubiderik ere. Jabeak nahi duena egin dezake esklaboarekin; gehienetan, lanerako erabiltzen dira, lansaririk ordaindu gabe, eta oso egoera txarretan.

Historian, esklabotasuna oso zabalduta egon da. Biblian ere agertzen dira esklaboak. Garai eta herrialde batzuetan, biztanle asko ziren esklaboak. Gogor lan egin behar izan zuten jabeentzat, adibidez, Estatu Batuetako lurjabe handien kotoi-soroetan. Europarrek Afrikako biztanle asko esklabizatu zituzten indarrez, eta Ameriketara eraman zituzten, aberatsen lurretan lan egitera. Asko hil ziren, batez ere ihes egiten saiatzen baziren. Gainera, esklaboek umeak izanez gero, ume horiek ere esklabo izango ziren.

XIX. mendean, esklabotasunaren kontrako mugimendua indartu egin zen; gero eta jende gehiagok esaten zuen pertsona guztiek izan behar dutela libreak. Estatu Batuetan, esklabotasuna debekatu egin zen; horrek gerra zibil bat eragin zuen, esklabotasunaren alde eta kontra zeuden estatuen artean.