Wikipedia, Entziklopedia askea
Asiako eskorpioia.

Eskorpioiak artropodoen taldeko animalia txiki batzuk dira, araknidoen familiakoak eta ornogabeak dira. Ziztada pozoitsua eman dezakete isatsean duten eztenarekin. Eskorpioiak mundu osoan aurki daitezke, Antartikan izan ezik. Ospe beldurgarria duten arren, eskorpioiek eginkizun ekologiko garrantzitsua betetzen dute harrapari gisa, intsektuen eta beste artropodo batzuen populazioak kontrolatuz. Hala ere, espezie batzuk oso arriskutsuak izan daitezke gizakientzat, bereziki pozoi indartsua dutenak.

Munduan 2.000 eskorpioi espezie daude, nahiz eta 35ek bakarrik duten nahiko pozoi. Eskorpioi guztiak ez dira berdinak, bizi diren habitataren eta espezie bakoitzaren beharren arabera ezaugarri desberdinak baitituzte.


Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskorpioi baten gorputza goitik ikusita

Eskorpioiek, beste artropodo batzuek bezala, exoeskeleto gogorra dute, babesa eta egitura-euskarria ematen diena.

Araknidoak dira, armiarmek bezala, beraz, eskorpioiek ere zortzi hanka dituzte. Aurrean bi pintza dituzte, harrapakinak hartu eta defendatzeko erabiltzen dituztenak. Hauek indartsuak dira eta objektuak doitasunez hartzeko erabil daitezke.

Eskorpioiek isatsa bizkarraren gainean makurtuta eramaten dute; muturrean ezten zorrotza dute, babesteko erabil dezaketen orratz txiki bat bezalakoa da. Arriskuan sentitzen badira, eztenarekin zizta egin dezakete, molestatzen egiten dieten animaliak izutzeko. Eskorpioi batzuen eztenak pozoia ere injektatu dezake, baina guztiak ez dira arriskutsuak gizakientzat.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskorpioiaren harrapakinak
   Ba al dakizu   
Janaria urri denean, eskorpioiak bere metabolismoa heren bateraino moteltzeko trebetasun harrigarria du, eta horrek aukera ematen dio gutxiago jan eta energia gutxiago gastatzeko

Eskorpioiak haragijaleak dira, eta horrek esan nahi du beste animalia batzuk jaten dituztela, adibidez; intsektuez, armiarmez, muskerrez, sugez edo arratoiez elikatzen dira. Eskorpioi txikiago batzuk ere jan ditzakete. Eskorpioiak oso ehiztari onak dira eta gauez ehizatzen dute. Gauez ateratzen dira ezkutalekuetatik janaria bilatzeko. Aldiz, egunean zehar ezkutatuta egoten da.

Eskorpioiek metabolismo motela dute, eta horrek esan nahi du jan gabe denbora asko pasa dezaketela janari on baten ondoren. Batzuetan, asteak edo hilabeteak igaro daitezke berriro elikatu beharrik gabe.

Garrantzitsua da kontuan hartzea eskorpioi guztiek ez dutela janari bera jaten, alda daitezkeela eskorpioi espezie desberdinen artean eta dauden ingurunearen arabera. Adibidez, basamortuko espezieek elikagai gutxiagorekin bizirauteko gaitasuna daukate, eta beste habitat batzuetan bizi diren eskorpioienak ez bezalako harrapakinak izan ditzakete.


Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escorpioiak kontinente guztietan dago, Antartikan izan ezik. Eskualde tropikal eta subtropikaletan dago aniztasun handiena, batez ere Mexikoko lurraldean. Normalean, nahiago izaten ditu ingurune lehorrak, baina badira kostaldera egokitutako espezieak ere. Batzuetan hirigunean ere ikusi izan dira. Eskorpoi pozoitzuenak Afrikako iparraldean kokatzen da, baita Asiako hegoaldean ere aurkitu dezakegu.

Eskorpioien mundu banaketa

Habitataren arabera, lau motatan sailka daitezke:

  • Habitat harritsukoak: Arraildura edo pitzaduretatik irristatzeko gorpuzkera laua izaten dute.
  • Haitzulotarrak: Beren kurrikekin zulatzen dituzten kobazuloetan bizi dira lurpean.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskorpioi bikote bat dantzan

Eskorpioiak sexualki ugaltzen dira. Ugaltzeko ordua iristen denean, emeak feromonak batzuk askatzen dute arrak erakartzeko, hauek ernaltzen uzteko konbentzitu behar dituzte.

Horretarako Segizioa egiten dute, honek mugimendu korapilatsuko dantza da, emeari pintzekin eusten diona. Batzuetan arrak metro osoz eramaten du, hazia ugaltzeko hodian sartzeko posizio egokia aurkitu arte.Ugalketa amaitzean bikotea azkar banatzen da

Ernaldutako emeak bere arrautzak gorputzaren barruan inkubatzen ditu eta 12 hilabete ondoren kume biziak botatzen ditu kantitate desberdinetan (2-100 arrautza espeziearen arabera). Behin ekoiztuta, kumeek kolore zuriko enbrioi-azala dute. Kumeak gurasoaren bizkarrera igotzen dira eta han egoten dira lehengo astea, haurraren exoeskeletoa gogortu arte. Dermisaren bidez amak sortzen dituen jariakinetatik elikatzen dira.

Gure inguruko eskorpioiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskorpioiak araknidoak dira, Scorpiones ordenakoak, eta munduko hainbat lekutan daude, iberiar penintsulan barne. Iberiar penintsulan, zenbait eskorpioi espezie daude, baina ez dira beste eskualde batzuetan bezain arruntak.

Euscorpius flavicaudis 2 euroko txanpon baten ondoan
Buthus occitanus (Buthidae)

Iberiar penintsulan aurki daitezkeen eskorpioi espezieetako batzuk honako hauek dira:

  • Buthus occitanus: Europako hegoaldeko eremuetan bizi den espeziea, iberiar penintsula barne. Batez ere eremu lehorretan eta harritsuetan dago. Espezie hau oso presente dago uharte xafarinetan.

Garrantzitsua da nabarmentzea eskorpioi batzuk pozoitsuak izan daitezkeen arren, Iberiar penintsulan dauden espezie gehienak ez direla gizakientzat arrisku larriak

Noiztik daude eskorpioiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurypterus fosil bat

Eskorpioiak, lurreko animalia talde zaharrenetakoa izan daiteke, egun fosilak erakusten dutenez. Hauek goiztiar eskorpioiak izan ziren, eta espezie modernoak baino askoz handiagoak ziren, hiru oin baino gehiagoko luzera iristen zuten. Baina, ez du esanik eskorpioiak dinosauroak baino lehenago zeuden. .

Espezie hau jada desagertuta dauden itsas artropodoetatik datorkin. Denboraren poderioz, eskorpioiek moldaketak egin zituzten, hainbat ingurunetan bizirauteko aukera eman zizkioten.

Eskorpioiak arriskuan daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Armiarmek ez bezala, alakranek pozoia bakarrik erabiltzen dute defendatzeko, eta, beraz, ziztada gehienak ustekabekoak izaten dira.

Eskorpioiak ez daude desagertzeko arriskuan. Oso animalia indartsuak dira, denbora luzez bizi izan direnak. Leku askotan bizi daitezke, basamortuetatik hasi eta baso tropikaletaraino. Hain dira onak egokitzen, munduko animalia talde arrakastatsuenetako bat dira. Batzuetan arazoak izan ditzakete etxea galdu dutelako eta kutsaduragatik, baina, oro har, eskorpioi asko daude eta ez daude desagertzeko arriskuan.

Gehiago jakiteko estekak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.nationalgeographic.es/animales/escorpion

https://humanidades.com/escorpion/

https://spain.inaturalist.org/taxa/48894-Scorpiones