Txikipedia:Eskozia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskoziaren kokapena Europako mapan
Eskoziako bandera
   Ba al dakizu   

Eskoziako janzkera tradizionalean gizonezkoek kilt izeneko gona eramaten dute jantzita.

Eskozia Europako ipar-mendebaldeko herrialde bat da, Erresuma Batuaren barnean dagoena. Eskoziaren hiriburua Edinburgh da baina hiri handiena Glasgow da. 5 milioi pertsona bizi dira Eskozian.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoz inguraturik dago eta hegoaldean Ingalaterra dauka. Uharte asko ditu eta aintzira asko ere bai. Aintzira ezagunena Ness da. Diotenez animalia oso handi bat bizi da bertan. Britainia Handiko mendi altuena Ben Nevis da eta Eskozian dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren garaian harresi handi bat eraiki zuten eta handik iparraldera piktoak izeneko jendea bizi zen. Ondoren Irlandatik eskoziarrak etorri ziren eta beranduago bikingoak ere bai. Eskozia herrialde askea izan zen 1707an Ingalaterrak bereganatu zuen arte.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]