Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskubaloi

Eduki-taula

Eskubaloiko jokalari bat baloia jaurtitzen.

Eskubaloia baloi-kirola da, baloia eskuekin garraiatzeagatik bereizten dena. 1917an asmatu zen.

Zazpi jokalariz osatutako bi taldek jokatzen dute, eta horietako sei jokalekuko jokalariak dira; zazpigarrena, berriz, atezaina.

Helburua kontrako taldearen atera ahalik eta baloi gehien jaurtitzea da. Partidak 60 minutuko iraupena du, eta 30 minutuko bi zatitan banatuta dago.

Jokalekua edo pista 40 metro luze eta 20 metro zabal da. Angeluzuzena da, eta erdian marra bat dago, pista bi zatitan banatzen duena. Ateak laukizuzenaren alde estuenaren erdian kokatuta daude, eta ate bakoitzaren aurrean area txikia dago.

Ateak 2 metroko altuera eta 3 metroko zabalera du. Ate-eremua 12 metroko diametroa duen zirkuluerdia da. Jokalariak ezin dira area txikian sartu. Arauak bete ezean, futbolean bezala, txartel horia jaso dezakete. Batzuetan bi minutuz kanporatu dezakete jokalaria, edo txartel gorria jaso dezake, eta orduan ezin du jokatzen jarraitu. Askotan 7 metroko jaurtiketa dago aurkako taldearentzat, futboleko penaltiaren antzekoa.