Wikipedia, Entziklopedia askea
Euri azidoari buruzko eskema.

Euri azidoa euria da, baina ura beharrean azido sulfurikoa eta azido nitrikoa erortzen dira hodeietatik. Euri azidoak kalte handiak eragiten ditu ingurumenean: errekak, ibaiak eta aintzirak kutsatzen ditu, eta arrainak eta bertan bizi diren beste organismo batzuk hil ditzake; gainera, euri azidoak zenbait kalteak eragiten ditu landareetan ere, zuhaitzak eta nekazaritzako laboreak barne. Bestalde, euri azidoak eraikinen gainazalak eta beste egitura batzuk ere hondatzen ditu, aterpean ez dauden estatuak eta monumentuak, adibidez.

Joan den mendeko azken hamarkadan hasi zen ikusten nolako eragin kaltegarria zeukan euri azidoak naturan. Gainera, kalte horiek ez dira gertatzen kutsadura sortzen duten herrialdeetan bakarrik; haizeek mundu osora zabaltzen dute kutsadura hori, bai eta haren ondorioak ere.

Herrialde askoren artean eztabaida ugari egon arren, oraindik ez dago irtenbide argirik arazoari aurre egiteko. Arrazoi nagusia da garestia dela kutsadura kontrolatzea. Hala ere, euri azidoak ingurumenean etengabeko kaltea eragiten duenez, mundu guztiak ulertu beharko luke ingurumen-kostuak handiagoak direla.


Zergatik sortzen da euri azidoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fabrikek, zentral elektrikoek eta ibilgailuek atmosferara botatzen dituzten gasen ondorioz. Aipatutako hiru horiek nitrogeno oxidoa eta sufre dioxidoa botatzen dituzte airera, eta, gas horiek ur-lurrunarekin elkartzean, azido sulfurikoa eta azido nitrikoak sortzen dira hodeietan, eta euria egitean lurrera erortzen dira. Esan bezala, euri azidoa oso kaltegarria da ingurumenerako eta izaki bizidunentzat.