Europako Legebiltzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Europako Legebiltzarraren barruko hemizikloa.

Europako Legebiltzarra Europar Batasuneko (EB) estatu kide guztietako herritarrak ordezkatzen dituen erakunde edo organoa da, eta EBko herritarrek aukeratzen duten bakarra. EBko Ministro Kontseiluarekin batera, botere legegilea dauka (legeak erabakitzeko ahalmena); berez, Europako Batzordeak aurkeztutako proposamenak bozkatzen ditu. Batasunaren aurrekontuak erabakitzen ditu eta Europako Batzordearen jarduna kontrolatzen du.

Gaur egun, 751 kide ditu, estatu kide bakoitzeko herritarrek aukeratuak, baina estatu kide bakoitzak ez dauka legebiltzarkide kopuru berbera. Honela banatuta daude, gehien duenetik gutxien dutenera antolatuta:

Estatua Legebiltzarkideak
Alemania
96 (% 12,8)
Frantzia
74 (% 9,9)
Italia
73 (% 9,7)
Erresuma Batua
73 (% 9,7)
Espainia
54 (% 7,2)
Polonia
51 (% 6,8)
Errumania
32 (% 4,3)
Herbehereak
26 (% 3,5)
Belgika
21 (% 2,8)
Txekiar Errepublika
21 (% 2,8)
Grezia
21 (% 2,8)
Hungaria
21 (% 2,8)
Portugal
21 (% 2,8)
Suedia
20 (% 2,7)
Austria
18 (% 2,4)
Bulgaria
17 (% 2,3)
Danimarka
13 (% 1,7)
Finlandia
13 (% 1,7)
Eslovakia
13 (% 1,7)
Kroazia
11 (% 1,5)
Irlanda
11 (% 1,5)
Lituania
11 (% 1,5)
Letonia
8 (% 1,1)
Eslovenia
8 (% 1,1)
Zipre
6 (% 0,8)
Estonia
6 (% 0,8)
Luxenburgo
6 (% 0,8)
Malta
6 (% 0,8)

Europako Legebiltzarra Estrasburgon (Frantzia) eta Bruselan (Belgika) biltzen da.