Wikipedia, Entziklopedia askea


Ezkailua, Phoxinus phoxinus izen zentifikoarekin ezagutzen dugun arrain ziprinido bat da. Ur gezatan bizi den animalia dugu hau, normalean talde handietan mugitzen da.

Phoxinus phoxinus

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkailua arrain txikia da, oso gutxitan 10 cm baino gehiagoko luzera du. Gorputz luzea eta fina dauka, eta burua gorputzaren tamainarekin konparatuz nahiko handia da. Ezkata txikiak ditu gorputzean. Urtaroaren arabera bere kolorea aldatzen doa eta 6 urtez bizi dira normalean.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Asia osoan zehar bizi da eta ur hotza eta oxigenoz beterik dagoena behar dute, 2-20 gradu artean duden uretan zehazki. Ibaien erdiko eta goiko zonaldeetan bizi ohi dira. Iberiar penintsulan, iparraldeko ibaietan aurkitzen ditugu Ebro eta Duero ibaien arroetan zehazki. Batzuetan, amuarrainak hezteko lekuetan erabiltzen da jaki bezala.  

   Ba al dakizu   

Ezkailua Txipa arrainarekin nahastu ohi da, oso antzekoak direlako

Ezkailua talde handietan bizi da

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkailua talde handietan bizi da, ugaltzeko sasoia maiatzetik abuztura izan ohi da. Asko aldatzen da ezkailu arra garai hauetan: hegatsak, sabelaldea eta ezpainak gorriz tindatzen zaizkio, gorputz-alboak urdin- edo berde-kolore metalikoz janzten zaizkio, eta buruan ugalketa-tuberkuluak deiturikoak hazten zaizkio. Aldaketa horien helburua ugalketan arrakasta gehiago izatea litzateke.

Ugalketa prozesua aurrera ateratzeko urak 12 gradutakoa edo gehiagokoa izan behar du.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkailuak jaten dituen animaliak hauek dira normalean: larbak, intsektuak, krustazeoak, planktona eta moluskuak.