Txikipedia:Faroeak

Faroeak Europako iparraldeko muturrean, Islandia eta Erresuma batuaren erdialdean dagoen uharte bat da. Faroeak 18 uhartez osatuata daude, 18 hauetatik 17tan soilik bizi da jendea, guztira 54.149 biztanle. Bertako hiriburua Tórshavn da eta Uharte hauetako biztanleek Daniera eta Faroera hitz egiten dute.[1]
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faroeak Islandiaren hegoaldera daude, Norvegia eta Erresuma Batuaren artean. Golkoko itsaslasterraren eraginez eta mendien altueraren eraginez klima leuna da. Neguan -3ºC-koa da tenperatura, udan berriz 11ºC-koa da. Urteko batazbesteoa 6,7ºC-koa da. Behelainoa ohikoa da, baita haize indartsua ere.[1]
Uharte hauek jatorri bolkanikoa dute, horregatik sumendi ugari daude. Uharte multzo aldapatsua da. Mendi altuak ditu, eta fiordo sakonak. Uharterik handienak Streymoy (bertan dago Tórshavn hiriburua) Eysturoy, Vágar eta Suouroy dira.[1]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia arrantzan oinarritzen da, sardinzar eta bakailu arrantzan batezere. Horrekin batera, balearen ehizan ere. Ardi eta arkumeen hazkuntza ere nabarmena da.[1]
Ez dago industria handirik baina pixkanaka handituz doa. Petroleoa aurkitu berri dute eta horrek bultza lezake ekonomia.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uste da, VI.mendearen inguruan monje irlandar eta eskoziar batzuk iritsi zirela eta eta arkumeen uhartea izena jarri ziotela. Urte batzuk beranduago, normandiarrak joan ziren bertara eta gaelikoa haien hizkuntzarekin nahastuz faroera sortu zuten.[1]
XIV.mendean, uharteak Norvegiarren esku zeuden, baina Kalmarko Batasunarekin batera uhartea Daniarren esku izaten hasi zen, XIX.mendean, hauen esku egon zen arte.[1]
1973an, Danimarka Europar Batasunean sartu zen arren, Faroeak Europar Batasunaren kanpo geratu ziren.[1]