Wikipedia, Entziklopedia askea

Filadelfia

Ben Franklin zubia.

Filadelfia Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da. Pennsylvania izeneko estatuan dago. 2017ko datuen arabera 1,580,863 biztanle ditu, baina inguruko hiriak batera hartuta 6 milioi pertsona bizi dira Filadelfiaren eremuan.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako ekialdean kokaturik dago, Delaware ibaiaren ertzean. Lautada baten erdian dago.

Uda beroa eta negu hotza izaten da. Urte guztian zehar egiten du euria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filadelfia William Penn ingelesak sortu zuen 1682 urtean eta Pennsylvaniako hiriburu izateko. Ameriketako Estatu Batuek 1776 urtean independentzia lortu zutenean Filadelfian sinatu zuten Independentzia aldarrikapena. Washington eraiki bitartean Filadelfia izan zen Estatu Batuetako hiriburua, 15 urtez.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]