Edukira joan

Txikipedia:Flandriera

Wikipedia, Entziklopedia askea


Flandrieraren hedapena .
Ikurra .

Flandriera izeneko hizkuntza Flandrian (Belgikan, Frantziako ipar-ekialdean eta Herbeheretako hego-mendebaldean dagoen lurraldea) hitz egiten den hizkuntza bat da. Izatez, nederlanderaren dialekto bat da. Flandrierak 6,1 milioi hiztun ditu guztira, eta horietatik gehienak Belgikako biztanleak dira; izan ere, Flandriaren zati handiena hor dago. Flandrieraren aldaera edo dialekto nagusiak hauek dira:

-Westvlaamsvls: mendebaldean hitz egiten den flandriera da.

-Oostvlaams: ekialdean hitz egiten den flandriera da.

-Antwerps: Amberesen (Belgikako iparraldeko hiria) hitz egiten den dialektoa da.

-Brabants: Brabanten hitz egien den dialektoa da.

-Linburgera: Limburgen (Belgikako eta Herbehereek hartzen dituen eskualdea) hitz egiten den Flandrieraren dialekotoa da.

Flandrieraren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, Flandriak frantsesa izan zuen hizkuntza ofizial gisa, baina 1898an, holandarra iritsi zen Flandriara. Gertaera honek flandrieraren hasiera ekarri zuen, izan ere, jatorriz flandriera holandarra hizkuntzaren dialekto bat zen, eta bere jatorria holandarra du eta bere egitura hizkuntza honetan oinarritzen da. Denborarekin, holandarraren dialekto bat izatetik Flandriako hizkuntza ofizial bat izatera iritsi zen. Gaur egun, flandriera hizkuntza ofiziala da Flandian eta Bruselasen holandarrarekin batera, eta bigarren hizkuntza da Belgikako beste zonalde batzuetan.

Hiztegi txiki bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz Flandrieraz
Kaixo Hallo
Agur Tot ziens
Eskerrik asko Hartelijk dank
Bai Ja
Ez Nee
Egun on Goedemorgen
zer moduz zaude? Hoe gaat het met je?