Wikipedia, Entziklopedia askea

Francesco D'Adamo

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1949ko otsailaren 2a
Milan
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Iqbal Masih ume pakistandarrari buruzko liburua da ezagunenetakoa.

Francesco D'Adamo (Milan, 1949) italiar idazle bat da, helduentzako eta gazteentzako literatura idazten duena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran Istriatik Italiara ihes egin zuen familia batean jaio zen. Literatura Modernoa ikasi zuen Milango Unibertsitatean, eta geroztik literatura irakatsi du hainbat eskola eta institututan. 1990ean argitaratu zuen bere lehen liburua, helduentzako eleberri beltz bat, Overdose, drogazale talde baten istorioa kontatzen duena. XX. mendeko azken urteetan, gazteentzat hasi zen idazten eta arrakasta handia izan du Italian eta beste leku askotan.

Euskaraz ere argitaratuta ditu zenbait liburu:

- Iqbalen istoria, Lourdes Auzmendik itzulia eta Aizkorri argitaletxeak 2003an plazaratua; jatorrizkoa, Storia di Iqbal (2001).

- Johnny ereilea. Gerra guztien aurkako eleberria, Lourdes Auzmendik itzulia eta Aizkorri 2008an argitaletxeak plazaratua; jatorrizkoa, Johnny il seminatore (2005).

- Ismaelen historia, edo itsasoa nola zeharkatu nuen, Koldo Bigurik itzulia eta Aizkorri argitaletxeak 2010ean plazaratua; jatorrizkoa, Storia di Ismael che ha attraversato il mare (2009).