Itxura
| 👶 Jaiotza 1892ko abenduaren 4a Ferrol |
💀 Heriotza 1975eko azaroaren 20a Madril |
🔨 Lanbidea ofizier |
📷 Argazkiak ikusi |
Francisco Franco espainiar diktadore bat izan zen. Ferrolen jaio zen 1892ko abenduaren 4an eta Madrilen hil zen, 1975ko azaroaren 20an. 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpean parte hartu zuen, eta Espainiako Gerra Zibila irabazita hartu zuen Espainiako aginte gorena, indarrez. 1975era arte iraun zuen haren diktadurak. Francok caudillo (buruzagi) izena eman zion bere buruari. Eskubideak eta askatasunak murriztu zituen besteak beste Hego Euskal Herrian.
Gehiago jakin nahi?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu honetako zati batzuk Ane Insausti Barandiaranek Mantangorrirako egin zuen testutik jaso dira, lizentzia librearekin argitaratu zena: Bertan duzu informazio gehiago.