Wikipedia, Entziklopedia askea

Gales

Galesen kokapena Europako mapan.
Galesko bandera.

Gales Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetako bat da; besteak, Ingalaterra, Eskozia eta Ipar Irlanda dira. 3 milioi pasa biztanle zituen 2011ko erroldan (biztanleen kontaketa ofizialean); gehienak hegoaldean bizi dira, Cardiff hiriburua dagoen aldean. Gaur egun, Galesek bere legebiltzarra dauka, bere legeak erabakitzeko, baina gai batzuei buruz bakarrik.

Bi hizkuntza ofizial dituzte: ingelesa eta galesa; azken hau Galesezko berezko hizkuntza da, hizkuntza zelten familiakoa, eta horregatik galestar askok zelta jatorrikotzat dute beren burua. Galeseko hizkuntza gaur egun egoera gutxituan dago: 2011ko erroldaren arabera, 3 urtetik gorako biztaleetatik %20 inguruk dakite; hau da, 562.000 lagun inguruk, gutxi gorabehera. Gales hizkuntza XIX. mendean hasi zen atzeraka, ingelesaren eraginez.

Gales penintsula bat da, Irlandari begira dagoena. Herrialde menditsua da, belardi zabal ugariekin. Aspaldi, industria handiko lekua ere bazen: ikatza, burdina eta karea ekoizten zituzten.

   Ba al dakizu   
Llanfairpwll izeneko herri bateko biztanleek erabaki dibertigarria hartu zutela 1860an: munduko izenik luzeena ipini nahi izan zioten herriari, eta honako izena ipini zioten: Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrn-

drobwllllantysiliogogogoch.
Gutxi gorabehera, "Leizegorriondokotisilioelizaldekourzirimola- lasterrondokourritzuriunekosantamariaeliza".

Izen hori Errekorren Guiness liburuan ageri da.

Gaur egungo Gales inguruetan, zelta herriak bizi ziren aspaldi. Erromatarrek gure aroko 43. urtetik aurrera menderatu zituzten lur haiek, baina V. menderako alde egin zuten. Horrela, Galeseko erresuma zeltak sortu ziren. Geroago, herri germaniar batzuk iritsi ziren uharteko ekialdera: herri saxoiak. Erdi Aroan, Errege anglosaxoiek konkistatu zituzten lur hauek, baina ez ziren Ingalaterrako Erresuman sartu.