Ganimedes (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ganimedes satelitearen irudia

Ganimedes Jupiter planetaren inguruan biraka ari den satelite bat da. Jupiterren lau satelite handietako bat da, Io, Europa eta Kalisto dira besteak.

Jupiter planetaren satelite handiena da eta Eguzki-sistema guztiko handiena ere bai. Espaziotik datozen meteoritoek Ganimedesen kontra jotzen dute eta haren azalean krater asko ikusten dira, gure Ilargian bezala.

Galileo Galilei zientzialari italiarrak aurkitu zuen 1610ko urtarrilaren 7an. Jupiterren lau satelite handienak aldi berean aurkitu zituen. Aurkikuntza honek Kopernikoren teoria frogatzeko balio izan zuen, hau da, Eguzki Sistemaren erdian Eguzkia kokatzen dela.