Txikipedia:Garazi Esnaola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garazi Esnaola, Lizartzako piano-jolea.

Garazi Esnaola Balerdi, piano jotzailea da. 1992an jaio zen Lizartzan, orain Donostian bizi da.

Pianoaren ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5-6 urterekin bere aitarekin jolas moduan hasi zen pianoa jotzen. Aita musikaria delako etorri zitzaion afizioa, nahi gabeko gauza bat izan zelarik. Bolada batzuetan uztekotan egon zen, beste musika tresna batzuk probatu nahi zituen; izan ere, pianoarekin jotzen ziren musika estiloak ez zitzaizkion asko gustatzen. Azkenean, pianoarekin jarraitzea erabaki zuen, eta berari benetan hori gustatzen zitzaiola konturatu zen, instrumentu honekin estilo gehiago jotzeko aukera zuela ohartu zelako. Umea zelarik, aita, eta aurrerantzean beste hainbat artista hartu zituen eredutzat, adibideetako bat, Joserra Senperena da. Pianoa aitak etxean irakatsi bazion ere, solfeoa ikastera aitaren musika eskolara joan zen; eta beranduago, kantua ikastera Donostiara.

Garazi ez zen inoiz joan kontserbatoriora pianoa ikastera.

Pianoaz gain beste musika tresna batzuk ere jotzen ditu; adibidez, gitarra eta akordeoia. Beste zenbait instrumenturekin ere aritzen da saltsan.

Gehienetan abestiak ez ditu bakarrik jotzen, lagunekin egiten ditu proiektu eta kontzertuak. Kontzertuetan parte hartzen du, baina txapelketetan ez.

Zenbaitetan, Euskal Herritik kanpo ere jo izan du pianoa, adibidez: Herbeheretan, Madrilen, Hungarian, Mexikon, Katalunian...

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garazi Esnaolak Lizartzako herriko ikastolan ikasi zuen, ondoren DBH eta batxilergoa Orixe eskolan ikasi zituelarik, eta azkenik irakasle izateko ikasketak egin zituen Donostian. Musikaz aparte, majisteritza eta hezkuntzako ikasketak egin ditu. Orain hezkuntza bereziko irakaslea da.

Zaletasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere musika tresna nagusia pianoa da eta musika estilo gustokoenak hauek dira: Rock-a, Pop-a, Euskal musika eta musika elektronikoa.

Garaziren ametsa Big Red Machine taldearekin jotzea da.

Etorkizuneko proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16-17 urterekin egin zuen bere lehen lana. Covid-19 pandemiaren ondorioz kontzertu asko atzeratu eta bertan behera utzi behar izan ditu.

Izaro musikariarekin kolaboratu izan du eta etorkizunean ere hala izatea espero du. Horretaz gain Olatz Salvador, Ainhoa Larrañaga, Skakeitan eta gehiagorekin egin ditu kolaborazioak.

Musika talde bat sortzea pentsatu izan du baina oraindik ez du ezer zehatzik eta beste musika taldeekin lan egitea gustatuko litzaioke. Etorkizunean, Lizartzan gustatuko litzaioke kontzertu bat ematea, bere herria delako eta aspaldian ez duelako bertan jo.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garazi Esnaolaren toki gustokoena Lizartzan kokatzen da, zehazki, Albaizu gainean.
  • Berak duen kanta gustokoenetakoa, Fiera de mi da, María Arnal eta Marsel Baiesena.
  • Berak duen amets askoren tartean, musikaz bizitzeko aukera izatea da nagusiena.
  • Ez du kirol zehatzik egiten, baina mendira joatea gustatzen zaio.
  • Bizipen asko, poza… gauza positibo ugari etortzen zaizkio burura Garaziri, musika hitza entzuten duenean.
  • Bere pelikula gustokoena, Whiplash izeneko pelikula da eta liburu gustokoena berriz, Karmele Jaioren Aitaren etxea da.