Txikipedia:Garbiñe Muguruza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garbiñe Muguruza

Garbiñe Muguruza Blanco ( Caracas , Venezuela , 1993ko urriaren 8a ) tenislari hispano-venezuelarra da.

Kirol Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015etik Espainia ordezkatzen duena WTA txapelketetan eta selekzioa Federazio Kopan.  Venezuelan bizi izan zen sei urte bete arte, eta hango eta Espainiako nazionalitatea ditu. Lau urte zituela hasi zen tenisean, eta sei urte zituenez geroztik Bartzelonan entrenatu zen, Lluis eta Sergi Bruguera anaiek duten akademian.

Gabriñe Muguruzari,  Martinezek entrenatu zuen eta lehen Sam Sumyk-ekin entrenatu zuen. Bere amaren izena Scarlet Blanco da; aitak José Antonio Muguruza du izena; anaien izenak Asier (ingeniaria) eta Igor (ekonomista); ama Venezuelakoa da eta aita Espainiakoa

Garbiñe Muguruza

3 urterekin tenisean jokatzen hasi zen; kirolaren lehen oroitzapena bere anaiekin jolastea izan zen

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014 urtarrilaren 11n Australian jokatzen den Hobart International txapelketa irabazi zuen. Ondorioz, WTA sailkapeneko 58. postutik 38.era igo zen.  2016an Roland Garros txapelketa irabazi zuen eta 2017an Wimbledongo txapelketa. 2020an  Australiako Irekian finala jokatu du baina Sofia Kenin nagusitu zaio hiru setetan.

Garbiñe Muguruza espainiarra bere herrialdeko WTA Masters irabazi zuen lehen tenislaria izan zen, Mexikoko Guadalajara hirian jokatutako txapelketako finala 6-3 eta 7-5 irabazi ostean Anett Konteveit estoniarrari. [1][1][2][3]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Garbiñe Muguruza. 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  2. Garbiñe Muguruza. 2021-07-27 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
  3. (Ingelesez) «Garbiñe Muguruza Bio | Bio & Career – WTA Official» Women's Tennis Association (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).