Txikipedia:Gas natural
Gas naturala gehienbat metanoz (substantzia kimikoa) osatutako gasa da. Askotan beste erregai fosilekin batera agertzen da. Erregai-iturri garrantzitsua da, baita ongarriak sortzeko lehengaia ere. Gas naturala ekonomiaren sektore guztietan erabiltzen da, baita etxean eta kalean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabili baino lehen, metanoa ez den beste materialak kendu behar zaizkio gas naturalari. Gasaren bero ahalmena petroliotik datozen produktuena baino altuagoa da, gainera ez du kerik sortzen, erregai solido eta likido gehienak sortzen duten bezala. Garraiatzeko eta biltzeko oso zaila denez, ez da asko erabiltzen. Gasa gasbideak erabiliz eramaten da meatokietatik kontsumo guneetara. Ozeanotik garraiatzeko gasa tenperatura txikian eta presio handiko likido egoeran garraiatzen da, metxeroetan bezala esate baterako.
Mundu mailako kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu mailan leku hauetan dago gas natural gehien: Frantzia (%4), Peru (%4), Trinidad eta Tobago (%6), Nigeria (%8), Qatar (%9), Norvegia (%12), Argelia (%55) eta beste batzuk (%1).
Euskal Herrian gas naturala ateratzeko plataforma bat dago Bermeon.