Txikipedia:Gasteiz
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Araba |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 255.886 |
🔎 Azalera | 276,81 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 525 metro |
Gasteiz Arabako udalerri bat da. Gainera, Arabako hiriburua da eta 2016an 241.451 biztanle zituen. Eusko Jaurlaritza Gasteizen kokaturik dago eta Lehendakaria ere bertan bizi da. Horregatik Euskal Autonomia Elkarteko hiriburua kontsideratzen da.
Hiriaren izen ofiziala Vitoria-Gasteiz da.
Bertako pertsonai ezagunena Zeledon da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako lautadan kokatzen da.
Zadorra ibaiak herria inguratzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar garaiko aztarnak topatu dira hiri inguruan.
1181ean Nafarroako erregeak Nova Victoria hiria sortu zuen Gasteiz herrixkaren gainean.
1200. urtean Gaztelako erregeak hiria konkistatu zuen. Horretarako, zazpi hilabetez setiatu zuen hiria.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an 250.000 biztanle inguru zituen.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko udal hauteskundeen ondoren, Gorka Urtaran izendatu zuten alkate.
Eraikin garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Maria katedrala. XIII. mendean hasi ziren eraikitzen.
- Erdi Aroko harresia
- Sokaren etxea. XV. mendekoa.
- Portalea. XV. mendekoa.
- Otxanda Andrearen dorrea. XV. mendekoa.
- Montehermoso jauregia. XVI. mendekoa.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Santa Maria katedrala
-
Otxanda Andrearen dorrea
-
Portalea
-
Montehermoso jauregia
-
Erdi Aroko harresia
-
Artium museoa
-
Ajuria Enea