Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Genero arkeologia

Gizonezkoa eta emakumezkoa, biak ageri dira ehizarako tresnekin, Wilamaya Patjxan.
Birka, emakumezko gerlari bikingoa.

Genero arkeologia arkeologia interpretatzeko modu berri bat da. Gizonezkoek eta emakumezkoek aurrehistorian zeregin berdinak egiten zituztela esaten da.

Orain dela gutxi arte pentsatzen zen aurrehistorian dagoeneko gizonezkoen eta emakumezkoen lanak banatuta zeudela. Gizonezkoek indarrezko lanak egiten zituzten, adibidez ehiza, eta emakumezkoek haurrak zaintzen zituzten eta sasietako fruituak batzen zituzten.

1970. hamarkadatik aurrera zientzilari batzuk hasi ziren esaten ez zegoela frogarik hori horrela izan zela esaten zuenik.

Hego Amerikako Ande mendikatean duela 9.000 urteko aztarnak aurkitu ziren, Wilamaya Patjxa izena duen tokian. Emakumezko baten hilobia aurkitu zuten ehizarako tresnak zituena.

Bikingoen herrixka batean Birka izeneko emakumezko gerlari baten hilobia aurkitu zuten, gerrako armak zituena.