Wikipedia, Entziklopedia askea
­čĹĘÔÇŹ­čĹĘÔÇŹ­čĹŽÔÇŹ­čĹŽ
Biztanleak
3.717.100
­čöÄ
Azalera
69.700 km┬▓
­čĆÖ´ŞĆ
Hiriburua
Tbilisi
­čôĚ
Argazkiak
ikusi
Georgiako bandera

Georgia Europa eta Asiaren artean dagoen estatu bat da, Kaukasia eskualdean.

Xshara mendia

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean Itsaso Beltza dauka, iparraldean Errusia, ekialdean Azerbaijan eta hegoaldean Armenia eta Turkia.

Iparraldean Kaukaso Handia mendikatea dauka, eta Errusiatik banatzen du. Georgiako mendirik garaiena Xkhara da (5.047 m.).

Georgiako bi ibai nagusiak Mtkvari eta Rioni dira.

Tbilisi

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Georgiako lurraldeetan gizakiak egon dira Harri Arotik aurrera.

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. VII. mendean Mesopotamiatik ihesi egin zuten herriak heldu ziren Georgiako lurretara, metalurgia menderatzen zuten, eta hiriak sortu zituzten.

K.a. IV. mendean Georgiako Erresuma batua sortu zen. Gero, pertsiarren, greziarren eta erromatarren esku egon zen.

IV. mendean kristautasuna zabaldu zen, eta estatuko erlijio bihurtu zuten 319an.

Svetitskhoveli eliza, Mtskheta hirian

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII. mendean arabiarrak sartu ziren Georgian. VIII. mende bukaeran eskualde batzuek askatasuna lortu zuten berriro.

XII eta XIII. mendeak Georgiaren urte oparoenak izan ziren: lurralde asko kontrolatu zituzten, eta kulturak loraldia bizi izan zuen.

Mongolen inbasioak eten zuen garai hori, XIII. mendean.

Batumi hiria

Aro modernoa eta garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo mendeetan turkiar eta persiarrak lehian ibili ziren, Georgiako lurrak nork kontrolatuko.

XIX. mendean Errusiak bereganatu zuen lurraldea.

Errusiako iraultzaren ondorioz, Georgiako Errepublika sortu zen (1918-1921), baina 1922an sobietar armada gorriak okupatu zuen berriro. 1991ra arte Sobietar Batasunaren parte izan zen. Urte horretan independentzia aldarrikatu zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an Georgiak 3.713.804 biztanle zituen. Hiri nagusia Tbilisi da (hiriburua) eta 1.108.717 biztanle zituen 2014an.

Biztanle gehienak kristauak dira (%85 baino gehiago).