Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1978ko urtarrilaren 28a
Carrara
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Gianluigi Buffon 1978. urteko urtarrilaren 28an Toskanan (Italian) jaio zen.

Gianluigi Buffon

1,92m neurtzen du eta 91 kg pisatzen du. Futbolaria da, atezaina bereziki. Juventus taldean  jolasten du eta talde horrekin 19 titulu irabazi ditu.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urte zituela, Parma Futbol Klubeko gazteen taldean sartu zen, aurrelari posizioan jokatzeko. Urtebete geroago, atezain postua bete zuen taldeko lehen bi atezainek min hartu zutenetik eta bi aste geroago, atezain nagusia bihurtu zen.

1995ko azaroaren 19an, 17 urterekin debutatu zuen Italiako maila gorenean. 2001. urtean, Juventus futbol taldeak fitxatu zuen, 23 urterekin. 2018an, Paris Saint Germain taldeak fitxatu zuen eta 2019an, berriro Juventusera bueltatu zen.

2001ean, Juventus Football Club-ek eskuratu zuen 2001-02 denboraldian 54 milioi euroko ordainketa egin ostean , historiako atezainik garestiena bihurtuz. Gainera, bost aldiz atezain hoberena aukeratu zuten.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996. urtean, 21 azpiko Eurokopa bat irabazi zuen Italiarekin.

Europa League bakarra irabazi zuen, 1998-99 denboraldian Parmarekin.

Italiako kopa, 5 aldiz irabazi zuen, Juventusekin hurrengo deboraldietan: 1998-99, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18.

Italiako Superkopa 7 aldiz irabazi du. hurrengo denboraldietan: 1999-00, 2002-03, 2003-04, 2012-13, 2013-14, 2015-16, 2020-21. Horietako 6 Juventusekin irabazi zituen, bestea, Parmarekin.

Juventusekin, Italiako 10 liga irabazi ditu: 2001-02, 2002-03, 2011-12, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2019-20.

Italiako selekzioarekin mundu mailako mundiala irabazi zuen 2006. urtean. Hau Alemanian jokatu zen eta lehenengo 90 minututan 1-1 geratu ondoren, penaltietan lehiatu ziren eta Frantziaren kontra 5-3 irabazi zuten penalti txanda.

2006-07. denboraldian, serie B bat irabazi zuen (Italiako 2. kategoria) Juventus taldearekin.

2018-19. denboraldian, PSG-rekin Frantziako liga eta Superkopa irabazi zituen, urte berean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gianluigi Buffon. 2021-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).