Goroldio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Goroldioa izoztuta

Goroldioa landare txiki bat da, gehienetan berdea, lurraren, harrien edo enborren gainean belusaren itxurako multzoetan hazten dena. Ez du sustrairik eta leku hezeetan hazitzen da, basoetan bereziki. lorerik gabeko taldean sailkatzen dira. Kolonietan, taldeetan pilatuta aurkitzen dira eta erresistentzia handiko landareak dira: adibidez, nahiz eta tenperatura baxuetan izoztu, bizitzen jarraitu dezakete.

Tamainari dagokionez, goroldio espeziearen arabera, zentimetro batetik hamarrera bitarte neurtzen dute gehienetan, baina beste kasu batzuetan berriz, zenbait espeziek gehiago neur dezakete.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Batzuetan, goroldioa gabonetan jaiotzak apaintzeko erabiltzen da.
Gaboneta apaindura.jpg
Zoritxarrez, ohitura hori oso kaltegarria da, kalteak sortzen baitira.

Landare "aitzindariak" direla esaten da: lurrik ez dagoen lekuetan hazten dira eta, denbora igarotzean, haiek osatzen dute zorua, haien gainean beste landare batzuk hazi ahal izateko.

Bestalde, goroldioek betetzen duten funtziorik garrantzitsuena euri ura biltzea da. Horrela, goroldioak klima heze eta hotzetan aurki daitezke. Hala ere, noizean behin, ur azpiko gainazaletan ere kokatzen dira. Hezetasuna eta ura gordetzeko ahalmen horri esker, inguru oso egokiak izaten dira izaki bizidun txiki askorentzat, zenbait artropodorentzat, akaroentzat eta nematodentzat, adibidez.

Goroldioek paper garrantzitsua jokatzen dute ingurune askotan: beste landareentzat zailak diren lekuetan hazten dira, eta likenekin batera landaretza nagusia osatzen duten tundran, mendi-goialdeetan edo zohikaztegietan.

Askotan esaten da goroldioa zuhaitzen iparraldeko zatian hazten direla, baina ez da horrela: zuhaitzaren zatirik hezeenean ateratzen dira batez ere.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autotrofoak dira, hau da, beren elikagaia sortzen dituzte. Molekula inorganikoetatik (ura eta gatz mineralak) abiatuz molekula organikoak sintetizatzeko gai dira eta prozesu honetan honako pausu hauek burutzen dira:

  1. Mantenugaiak lurzorutik hartu: landarearen gorputz osoa baliatzen dute ura xurgatzeko eta horrela, gatz mineralak lortzeko. Eskuraturiko ur rta gatz mineralen nahasketa honi izerdi landugabea deritzo.
  2. Zurtoinetik izerdi landugabea garraiatzen dute kloroplastoetara, landareen funtsezko organuluetara.
  3. Izerdi landugabea landu bihurtu: kloroplastoek fotosintesiaren bidez gai organikodun izerdi landua bihurtu, eta energia lortzen dute.
  4. Izerdi landua landarean zehar garraiatu: izerdi landua, elikaduraz beteta, goroldio osoan zehar garraiatzen da zelula guztietara iristeko.

Goroldioak dauzkan atalak.

Zer atal dauzka?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goroldioak landare txiki eta sinpleak izan arren, hainbat atal bereiz daitezke bakoitzaren funtzioak kontuan izanik.

  • Landarearen azpialdean sustraiak kokatzen dira eta hauen funtzio nagusia lurrari finko eustea da.
  • Zurtoin txiki bat daukate jarraian, eta hosto txiki antzekoak izaten dituzte inguruan. Bereganatutako izerdi landugabea eta sorturiko izerdi landu berria garraiatzen dute landare osoan.
  • Goroldioaren gorputzetik zutabetxo fin bat ateratzen da muturrean kapsula lodiago bat duela. Bertan, esporak sortzen dira goroldioen ugalketa bermatzeko.
  • Jakin beharrekoa da, landare hauen kasuan lorerik gabekoak direnez, ez dutela ez lorerik, ez hazirik, ez fruiturik sortzen, eta aipatu bezala, esporen bidez ugaltzen dira.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Landareek tropismoak deituriko mugimenduak burutzen dituzte. Mugimendu hau kanpo estimuluen erantzun bat da, argia, grabitatea edo ura.
Landare baten fototropismoa: landare honen zurtoina eta hostoak argirantz hazten dira

Goroldioek, guk ez bezala, ugalketa asexuala zein sexuala dute. Goroldioak haztean, emeak eta arrak bereizten dira hasieratik. Ondorioz, beste goroldio batzuk sortzeko prozesua, gameto arrak askatu eta gameto emearekin bat egitean ekingo da. Bi gameto (ugalketan parte hartzen duten zelulak, adibidez, oiloetan arrautzak) hauek batzean, zigoto zelula osatuko da eta jarraian hazten joan ahala, esporofitoa sortuko da. Honek barnean, zenbait espora bilduko ditu kapsula batez inguratuta. Amaieran, kapsula ireki eta esporak askatzen dira berriro ere gainazalean goroldio gehiago hazteko.