Grabitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Planetek grabitazioari esker jarraitzen dute orbitan.

Grabitatea objektuen artean sortzen den indar bat da, objektu horiek elkarrengana erakartzen dituena. Hori gertatzen da, adibidez, Lurraren eta Eguzkiaren artean, edota, lurrak erakarrita, zuhaitzetik lurrera erortzen diren sagarrekin.

Newtonen grabitazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Airerik ez balego, zer esango zenuke erortzen dela azkarrago, mailu bat edo luma bat? Ziur? Begiratu beheko bideoa eta zuk zeuk ikusi.

Eta pentsatzen ari bazara Ilargian daudelako erortzen direla horrela... ez da horrela. Airerik gabe Lurrean ere abiadura berean erortzen dira mailua eta luma.

Isaac Newton zientzialari britainiar bat izan zen, 1643an jaioa. Bera izan zen grabitateari buruzko teoria bat sortu zuen lehena. Esaten dutenez, sagar bat zuhaitzetik erortzen ikustean bururatu zitzaion teoria.

Hona hemen Newtonen teoriaren printzipioak:

  • Objektu bat zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago erakarriko ditu beste objektuak.
  • Objektuak elkarrengandik zenbat eta urrutiago egon, orduan eta gutxiago erakarriko dute elkar.
  • Objektu batek grabitateari esker lortzen duen abiadurak ez du objektuaren masarekin (zamarekin) zerikusirik.

Objektuak txikiak direnean, grabitatea ia ez da nabaritu ere egiten. Handiak direnean, ordea, bai. Horregatik, planetak oso handiak direnez, horien artean oso erakarpen handia dago.

Imanen artean gertatzen den erakarpen-indarra desberdina da, eta magnetismoa du izena.