Wikipedia, Entziklopedia askea

Greziera

Grezierako dialektoen banaketa.

Greziera edo grekoa hizkuntza moderno bat da, gaur egun gehienbat Grezian eta Zipren hitz egiten dena; baina, horretaz gain, Antzinako Grezian hitz egiten zen hizkuntza zaharra da.

  • Antzinako greziera beste leku askotan ere hitz egiten zen, antzinaroan. Gaur egun pertsona askok ikasten dute, antzinako greziera oso garrantzitsua delako historian eta kulturan: adibidez, egunero erabiltzen ditugun hitz askok antzinako grezieran dute jatorria.
   Ba al dakizu   
Guk ere erabiltzen ditugun hitz askok dute beren jatorrian greziera.

Adibidez:
Aire ἀήρ hitzetik dator. Akrobata, ἄκρος (goi) hitzetik. Androide, ἀνδρός (gizaseme) hitzetik. Arkeologia, ἀρχαίος (zaharra) eta λόγος (hitza) hitzetatik. Demokrazia, δῆμος (herria) eta κρατέω (boterea) hitzetatik. Termometroa, θερμός (beroa) eta μέτρον (neurria) hitzetatik.

  • Greziera modernoa gaur egungo Greziako hizkuntza da; Zipreko hegoaldean ere hitz egiten da. Bi herrialdeak batuz, greziera hamar milioi pertsonaren ama hizkuntza dela esan dezakegu. Eskola greziarretan, ikasleek antzinako greziera pixka bat ere ikasten dute, Antzinako Greziako obrak ulertu ahal izateko, baina gaur egungo greziarrentzat ere zaila da antzinako hizkuntza ulertzea.

Hirugarren forma bat badago antzinako grezieraren eta greziera modernoaren artean. Koine du izena. Hirugarren mota hori garrantzitsua da, hizkuntza horretan idatzi baitzen Itun Berria, Bibliako zati bat, kristauentzat bereziki garrantzitsua dena.

Nondik dator antzinako greziera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziera primitibo mota bat ezaguna da orain dela 3.000 urte baino lehenagotik. “B lineala” deitzen den antzinako alfabeto batean idatzita zegoen. Antzinako alfabeto horretatik atera ziren gaur egun hizkuntza askotan erabiltzen ditugun letra latindarrak.

Antzinako greziarrek hainbat dialekto zituzten. Garrantzitsuena Atenasekoa zen; izan ere, K.a. 400. urtearen inguruan, Atenaseko hiria boteretsuena eta aberatsena zen. Horregatik, beste greziar askok atenastarren dialektoa erabiltzen zuten.

Alexandro Handiak azkar konkistatu zituen ekialdeko eta Mediterraneo inguruko lur asko, eta hori dela eta, lurralde haietako aberats eta boteredunek Atenaseko greziera ikasi zuten. Erromatarrek Grezia menderatu zutenean, ohikoa zen erromatar eskolatuek grezieraz hitz egiten jakitea.

Nola sortu zen greziera modernoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaurko Grezia turkiarrek konkistatu zuten Erdi Aroaren amaieran baina hiritar askok beren hizkuntzan hitz egiten segitu zuten. Eskolatuek greziera “puru” edo garbiari eutsi zioten. Greziar gehienek, ordea, greziera sinpleagoan hitz egiten zuten: greziera arruntean. Grezieraren azken forma hori hizkuntza ofizial izendatu zuten, Greziak independentzia lortu zuenean. Dena dela, gaur egun greziera ofizialak antzinako grezieratiko eta greziera “garbitiko” hitz asko ditu.

Entzun nahi duzu greziera apur bat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen duzu Ioanna izeneko neska bat, grezierari buruz hitz egiten grezieraz, bere burua ingelesez aurkeztu ondoren:

Nola esaten da?

Zenbakiak[aldatu iturburu kodea]

ένα (ena)
δύο (duo)
τρία (tria)
τέσσερα (tesera)
πέντε (pente)
έξι (exi)
επτά (epta)
οκτώ (okto)
εννέα (enea)
δέκα (deka)
εκατό (ekato)
χίλια (jilia)

Esaldi erabilgarriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!: Γεια σου (ya su!)
Zer moduz?: Τι κάνετε (ti kanete?)
Ondo, eskerrik asko: Καλά, ευχαριστώ (kala, efkaristo)
Nola duzu izena? Πώς σε λένεn (pos se lene?)
Mesedez: Παρακαλώ (parakalo)
Bai: Ναι (neh)
Ez: Όχι (oji)
Aio: Αντίο (andio)
Egun on Καλημέρα (kalimera)
Arratsalde on Καλησπέρα (kalispera)
Gabon Καληνύχτα (kalinikta)
Gero arte Τα λέμε (ta leme)
Maite zaitut Σ'αγαπώ (sagapoh)