Txikipedia:Hagin arrunt
SARRERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hagina (Taxus baccata) oso geldi hazten den koniferoa da. Mende askoz bizi daiteke hagina, Normandian ezagutzen dira 1.500 urteetako haginak.
NON AURKITU DEZAKEGU?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europan, Asiako mendebaldean eta Afrikako iparraldean bizi da. Gaur egun, Gipuzkoan mendietako bazter maldatsu eta baztertuetan aurkitzen da bakarrik, baina bere hedaketa askoz ere zabalagoa izan zen antzina. Edozein lur motatan bizi daiteke, baita leku harkaiztsuetan ere.
NOLAKOA DA?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10-20 m-ko altuerara iritsi daitekeen hosto iraunkorreko zuhaitza da. Hostoak sinpleak dira.
Landare dioikoa da, hau da, ale batzuek lore emeak garatzen dituzte, eta beste ale batzuk berriz, lore arrak. Zuhaitz emeek fruitu gorria ematen dute.
NOLA UGALTZEN DA?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsaila eta apirila bitartean loratzen da hagina. Haziak 2 edo 3 urte behar ditu ernetzeko.

Normalean mintegietan arrunta da, baina ongi begiratu behar da zein barietate hartzen dugun.
ZERTARAKO ERABILI DEZAKEGU?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hagina zuhaitz mitologikoa da eta antzinatik erabili izan da bere zura, tresna eta altzariak egiteko. Erdi Aroan arkuak egiteko erabiltzen zuten Britanian. Oso preziatua da lorezaintzan, bai isolatuta, bai hesi itxiak egiteko.
BABESTUTAKO ESPEZIEA AL DA?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hagina interes bereziko zuhaitza da EAE-n, horrek esan nahi du babesturik dagoela. Bestalde, duen neurriarengatik, zuhaitz berezi izendapena duen hagin bat dago Pagoetan.
BA AL DAKIZU?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare guztia oso pozoitsua da, fruituaren mamia izan ezik. Aintzina, erromatarren esku gelditzen zirenek, nahiago izaten zuten Haginaren pozoiarekin hiltzea etsaien esklabo izatea baino.