👨👨👦👦 Biztanleak 10.981.229 |
🔎 Azalera 27.750 km² |
🏙️ Hiriburua Port-au-Prince |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Haiti Ameriketako estatu bat da. Karibe itsasoan kokatzen da.
Munduko herrialde behartsuenetako bat da, hurbil dagoen Dominikar Errepublika ez bezala.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hispaniola uhartearen mendebaldean kokatzen da. Ekialdean Dominikar Errepublika dauka.
Beste irla txikiago batzuek ere osatzen dute Haiti herrialdea.
Oso herrialde menditsua da, eta mendirik handiena Chaine de la Selle da (2.680 metro).
Klima tropikala dauka, beroa. Baina mendi garaietan eguraldia freskoagoa izaten da. Urakanak jasaten ditu sarritan.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an 10,8 milioi biztanle zituen. Ia guztiak afrikar esklaboen ondorengoak.
Hiri nagusia Port-au-Prince da eta 1.234.742 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1492an heldu zen Kristobal Kolon Hispaniola uhartera, eta konkistaren ondorioz laster hil ziren bertako jatorrizko biztanle gehienak (arawakak).
Espainiar konkistatzaileak uhartearen ekialdean kokatu ziren, eta pirata frantsesak mendebaldean. 1667an espainiarrek Frantziari eman zioten irlaren mendebaldea.
Afrikako esklaboen lanari esker, azukrea, kafea, kakaoa eta kotoia produzitu eta esportatzen zuten.
Esklaboak matxinatu egin ziren eta independentzia aldarrikatu zuten 1804an.
1915etik 1945era bitartean Estatu Batuek mendean hartu zuten Haiti.