Wikipedia, Entziklopedia askea

Heather Mitts

Heather Mitts-en argazkia

Heather Mitts (1978ko ekainaren 9an jaio zen, Cincinnatin (AEB)) Estatu batuar futboleko atzelari ohia eta futbol esataria da. Heather Mitts famatua da bere futbolari ibilbideagatik, besteak beste, aipa daiteke hiru olinpiar domina dituela.

Futbolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume futbol profesionalen ligan jolastu zuen,Philadelphia charge, Boston Breakers, Philadelphia independence eta Athlanta beat taldeentzat. Hiru aldiz irabazi du urrezko olinpiar domina eta Ameriketako Estatu Batuetako selekzioko kidea izan zen. 2011 FIFA emakumeen munduko kopan lau partida jokatu zituen non Ameriketako Estatu Batuetako selekzioak bigarren postuan amaitu zuen. Bere futbolari erretiroa, 2013ko martxoaren 13an izan zen.

Futbolari bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heather Mitts Futbolean jokatzen

Heather Mitts 6 urterekin hasi zen futbolean jolasten, 1993-1996 bitarte batxilergoko futbolean aritu zen St.Ursula akademian eta bere taldeari 70-5-1 errekorra lortzen lagundu zion. Bere lehen denboraldian taldeak estatuko titulua lortu zuen. Mittsek, estatu guztietako ohoreak lortu zituen bere junior eta senior urteetan.

Bestelako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mittsek hainbat esatari lan egin ditu. 2003ko FIFA emakumeen munduko kopan ABC, ESPN eta ESPN2 estudioko futbol analista izan zen eta 2005 MLS-ko emankizun kazetari.

Mitts NFL quarterback A.J. Feeley-rekin ezkondu zen 2010ean. Bi seme eta alaba bat dituzte, 2014, 2016 eta 2018 urteetan jaioak.

Mitts estatu batuetan futbol kanpamentu bateko zuzendaria da eta bertan futbolaren oinarriak irakasten ditu, esaterako: Dribling-a ,oin-trebetasuna, paseak… Kanpamentu hauek egun batekoak dira eta haurrei futbolaren oinarriak irakastea, kirola sustatzea eta ulertzea da hauen helburu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]