Wikipedia, Entziklopedia askea

Hezkuntza ezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen prozesua eta emaitza da.

Ikaskuntza errazteko edo ezagutza berriak eskuratzeko prozesua da, baita trebetasunak, balioak, sinesmenak eta ohiturak eskuratzeko prozesua ere. Hezkuntzaren helburua gaitasun intelektuala garatzea da, eta pertsona gisa haztea eta eboluzionatzea eragiten digu, kide diren gizarteko kultura eta bizikidetza-arauen arabera.

Hezkuntza-prozesua ikastetxeetan eta gure etxeetan gertatzen da. Hezkuntza ez da hitzaren bidez bakarrik gertatzen, gure ekintza, sentimendu eta jarrera guztietan agertzen baita. Lortzen ditugun balioak helduengandik eskuratzen ditugu: gurasoengandik, hezitzaileengandik (irakasleak, entrenatzaileak)...

Dauzkan zikloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur Hezkuntza

Hezkuntza-sistemako lehen maila da. 1990. urtean sortu zen, eta proiektu horren arrazoia izan zen 6 urte baino lehen haurren irakaskuntza hastea, aldez aurretik ezagutzak hartuz, hurrengo ziklora ezer jakin gabe ez iristeko.  Hala ere, hautazkoa da.


Lehen Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Hezkuntza

Alfabetatze zuzena ziurtatzen duena da, hau da, irakurtzen, idazten, oinarrizko kalkulua egiten eta ezinbestekotzat jotzen diren kontzeptu kultural batzuk irakasten dituena. 6 eta 12 urte bitartekoa da, eta sei ikastaro hartzen ditu barne. Derrigorrezkoa da.


DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza)

Haren helburua 11 eta 16 urte bitarteko ikasleak hurrengo ikasketetarako edo lan-mundurako prestatzea da. Izenak esaten duen moduan, derrigorrezkoa da.


Batxilergoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bachilergoa (graduazioa)

Espainiako batxilergoa derrigorrezko hezkuntzaren ondokoa da, eta normalean ikasleak 16 urte dituenetik ematen da, DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) lortu ondoren. Bi ikastaro ditu, iraupena eta unibertsitate aurreko izaera dutenak. Ez da derrigorrezkoa.

Gainera, zure etorkizun akademikoa eta profesionala aukera ditzakezu lanbide-heziketaren bidez.


Lehenengo denboretan (nolakoa zen aintzinean)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean, irakaskuntza teorian asko oinarritzen zen eta praktikan gutxi. Ikasteko modua errepikapenean oinarritzen zen. Ikasteko, ikasleak ikasgaia buruz errepikatzen zuen, buruz ikasiz, ikasitzat jotzen zuen ikasgaia.

Hezkuntza motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza formala, prestakuntza arautua ere deitua, hezkuntza integralaren prozesu korrelazionatua da, haur- eta lehen hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntza eta goi-mailako hezkuntza barne hartzen ditu, eta kronologikoki graduatua eta hierarkikoki egituratua da.  Honetan, egutegi eta ordutegi definituak aplikatuta daude.

Hezkuntza ez-formala eskola-erakundearen esparru ofizialetik kanpo egiten den hezkuntza-jarduera antolatu eta sistematiko oro da, haurrei eta helduei ikaskuntza errazteko.

Hezkuntza informala pertsona baten bizitza osoan gertatzen den prozesu bat da, non ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak bereganatzen eta metatzen diren, gizabanako bakoitzaren esperientzien eta giroarekiko harremanaren bidez.

Urrutikoa

Urrutiko hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrutiko hezkuntzan, ikasleak ez du eskola batean aurrez aurre parte hartu behar; beraz, distantziek ez dute hezkuntza-prozesua mugatzen, are gehiago, unibertsitateko hezkuntza formalaren parte dira.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzaren helburua gizabanakoak garatzea edo haztea da, gizartean moldatzeko, pentsamendu kritikoak sortzeko, ideiak edo proiektuak proposatzeko ongizate komunaren eta gizarte bidezkoago eta orekatuago baten arabera.

Gainera, pentsamendu, sinesmen eta iritzi askeak dituzten pertsonak trebatzen ditu, ona eta txarra bereizteko gai direnak, beren ezagutzak besteei partekatzeko ahaleginean.

Hezkuntzatik lortzen den askatasuna besteak errespetatzearen eta botere-abusuak saihestearen arabera mugatzen da.

Beste hezkuntza sistemak: Finlandiakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HEZKUNTZA GOIZ UZTEA (Europan)
NOIZ? NON? EHUNEKOA
2019 Kroazian 3%
2019 Lituanian 4%
2019 Frantzian 8,2%
2019 Alemanian 10,3%
2019 Italian 13,5%
2019 Espainian 17,3%

* Taula honetan ikus dezakegun bezala, Espainiak du eskola-absentismoaren zifra handiena*

Bestalde, Finlandiako hezkuntza sistema munduko onenetakotzat jotzen da, batez ere ikasleek duten ikasketa maila altuagatik eta duen arrakastagatik.

Nola antolatzen da sistema hori?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1) Irakasleak profesional baloratuak dira. Hezkuntza ospe handiko lanbidea da eta irakasleek autoritate handia dute eskolan eta gizartean.

2) Hezkuntza doakoa da eta, beraz, guztientzat eskuragarri dago.

3) Hezkuntza pertsonalizatu egiten da. Lehenengo mailetatik esku hartzen da behar bereziak dituzten ikasleei laguntzeko, hau da, haur bakoitzaren ikaskuntza-erritmoa errespetatzen da.

4) Ikasleek denetarako denbora dute. Hezkuntza serio hartzen da, baina jolasari eta atsedenari ere garrantzia ematen zaie. Haurrek ez dute ikastetxea hasten 7 urte bete arte, une horretan ikasteko heldutzat hartzen baitira. Saioak laburragoak dira eta ia ez dute etxerakolanik, lana gelan egiten da, ez etxean.

5) Lehia eta zifrak saihesten dira. Ikasleek ez dute azterketarik egiten eta ez dute kalifikaziorik jasotzen helduagoak egiten diren arte, eta irakasleak gurasoentzat egiten dituen txostenak deskribatzaileak dira, ez zenbakizkoak.

6) Jakin-mina eta parte-hartzea saritzen dira. Irudimena eta ekintzailetzarako gaitasuna oso preziatuak dira Finlandiako gizartean. Hezkuntzan, sormena, esperimentazioa eta lankidetza baloratzen dira, memorizazioaren eta ikasgai magistralen gainetik.

7) Azkenik, gurasoak inplikatzen dira.


PREZIO DESBERDINTASUNAK HEZKUNTZAN

Hezkuntza publikoa Hezkuntza pribatua Hezkuntza kontzertatua
Haur hezkuntza 1141$ 6281$ 2558$
Lehen hekuntza 1332$ 6105$ 2767$
DBH 995$ 6926$ 2463$
Bachilergoa 948$ 5529$ 2380$