Txikipedia:Hiru haitzak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiru haitzak Bakaiku herrian dago. Mendi bat da eta 1.147 metrotroko altuera dauka. Iturmendi eta Etxarri Aranatz artean dago. Ibilbide osoaren luzera: 4,5 kilometro ingurukoa da. Punturik baxuena: Bakaiku, 510 metro. Punturik altuena: Hiru Haitzak, 1.130 metro.  Bista zoragarriak dagude bertan. Oso leku polita eta ikaragarria da, izan ere, hiru harri daude, 3 hatzapar nabaritzen dutenak eta harri batean, zulo bat dago, bertara igo daitekeena.

Nola igo eta zer zailtasun dituen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zailtasuna: Ibilbideak zailtasun teknikorik ez badu ere, haitzen arteko bidexka estuetan kontu handiz ibili beharko da. Haitz edo zuloetara igo nahi bada ere kontuz ibili, batez ere bustiak badaude, denetan bi maila inguruko eskaladatxo bat egin behar delako. Mendebaldeko haitzaren ipar-puntara igotzeko, zuloen gainetik zeharkaldi delikatu bat egin behar denez, soka bat eta eskaladarako materiala eramatea gomendagarria izan litzake.

Pistan gora hasi eta malda gogor baten ondoren panel-adierazle bat dago. Hortik aurrera bidea jarraitu eta bi bide bezala daude eta eskuinekora joateko, bide osoa markatuta dago harrietan berde marka jarrita. Bi bide daude aurrerago, bat hiru haitzetarako eta bestea Santa Marinarako, hiru haitzetakoa hartu beharko da. Euria egiten duenean, lokatz asko sortzen da, beraz kontu handia izan beharko duzu aurreko egunean euria egin badu. 40 minututako ibilbidea da. Bista zoragarriak daude goitik ikusita eta asko gomendagarria da bertaratzea.

Gora iristean bide bat dago goraino iritsi arte eta bertatik: Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Arbizu eta Lakuntza ikusten dira. Paisai zoragarria da. [1]

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Txikipedia:Hiru haitzak» sortzen. (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).