Txikipedia:Historialari

Historialaria iragana aztertzen eta haren inguruan idazten duen profesionala da. Historian zehar eman diren gertaerak, ideiak eta giza kulturak ikertzen, aztertzen eta interpretatzen ditu. Historialaria lanbide XIX mendearen amaieran bihurtu zen. Gaur egun historialaria goi-mailako hezkuntzako unibertsitate-titulua jaso duen pertsona da.
Zertarako egiten dute
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historialariak iraganean zer gertatu zen, zergatik eta nola gertatu zen aztertzen du. Lan hau egiteko beste gizarte-zientzia batzuetan oinarritzen da, ekonomia, soziologia, politika, antropologia, filosofia eta hizkuntzalaritza. Historialari moderno askoren ekarpen nagusia kontakizun historikoak egiaztatzea edo baztertzea da. Horretarako, aurkitu berri diren iturriak eta ikerketa berriak berrikusten dituzte arkeologiaren laguntzarekin.[1]
Historialari famatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historialari famatuenetariko bat Herodoto izenekoa da. Herodoto greziar historialaria izan zen. Historiaren guraso bezala ezagutzen da. Guk ezagutzen dugun historiaren esanahia asmatu zuen beste gauza askoren artean. Edwar gibbonek erromatar Inperioaren gainbeheraren eta erorketaren historia aztertu zuen eta Fernand Braudel historialariak, berriz, geografiak eta ekonomiak historian duen eragina azalarazi zuen
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Historialari. 2024-12-02 (kontsulta data: 2025-11-07).