Txikipedia:Ibiurreko urtegia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ibiurreko urtegia Gipuzkoako Baliarrain herrian dagoen urtegia da. Urtegia urteko 6.000.000 m³ko kontsumoa betetzeko eraiki zuten, Tolosaldeko 56.103 biztanleren beharrizanak betetzeko. Zehazki, honako udalerriena: Belauntza, Irura, Anoeta, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain.

Ibiurko urtegia porlan konbentzionalezkoa da. Urtegiaren eraikuntzarako Baliarraingo etxebizitza batzuk eraitsi behar izan ziren. Urtegiaren uharkak 70 metroko altuera du, 500 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta 25 m²-ko isurketa-arroa