Wikipedia, Entziklopedia askea

Igaraba arrunt


Lutra Lutra


Igaraba edo urtxakurra (Lutra Lutra) mustelidoen familiako ugaztuna da. Mustelidoen familiako animaliarik handienetakoa da. Ongi moldatzen da ur gazi zein ur gezetan, horregatik ibai ertzetan, laku ertzetan, itsasoetan eta ozeanoan aurki ditzakegu. Ingurura ederki moldatzen da eta honek uretako eta lurreko baldintzetara bikain moldatzea eragiten dio. Azken urteetan ingurune naturalek jasandako aldaketengatik leku askotan galdu edo erabat murriztu da igaraben kopurua.

Zein dira bere ezaugarri nagusiak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Hanka motz eta palmatuak ditu eta buztan luze eta sendoa, lema gisa baliatzen duena; gainera 8 minutuz iraun dezake urpean arnasik hartu gabe.

Ugaztun txiki honek gorputz luzea du, oso ongi egokitua igerirako. Gorputz-adarrak motzak ditu, baina nahiz eta motzak izan proportzioan oso sendoak dira. Buztan luze eta sendoa du, igeri egiteko ezin hobea. Burua zabala eta zapala du. Ilearen azpian ezkutuan belarri txikiak izaten ditu. Oinetako hatzak mintz interdigital batez elkartuak ditu, honek, igeri hobeto egiten laguntzen dio.

Zertaz elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igaraba arrain bat jaten.

Arrainez elikatzen da gehienbat, beraz, haragijalea da. Honez gain, mediterraneoan karramarro, anfibio eta

narrastiak ere jan ohi dituzte. Hala ere, animalia hauek ez badituzte aurkitzen eta jan beharra badute, intsektuak, hegaztiak edo ugaztunak ere jan ditzakete.

Zer jarrera dute beste espezie eta gizakiekiko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Harrapari nagusiak zakurra eta hontz handia ditu, bereziki lehenengoa, baina arrano handiak eta otsoak ere ehizatzen dituzte tarteka .

Oso adimentsua da, lagunkoia eta alaia, eta erraz etxekotzen da, gaztetan harrapatzen bada behintzat. Horregatik, gizaki batzuek, maskota moduan hartu ohi zituzten nahiz eta animalia basatia izan. Egun gurean babesturiko espeziea da, eta beraz, ezin da halakorik egin.

Beraien habitatean aurkitzen direnenean, oso adi egon ohi dira, eta azkar egiten dute alde, beldurtuta. Beste espezieekiko lehia oso urria da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igaraba arrunta bere kumeekin.

Igaraba urteko edozein unetan ugal daiteke. Ernaldiak bi hilabete iraun ohi ditu eta 5 kume izan ditzake gehienez erdialdi batean (normalean 2 inguru) . Kumeak jaio eta 2-3 hilabete igarotzen ditu ezkutalekuan eta beste 8-12 hilabete amarekin. Haurdun dagoela kumea galduz gero, berriz ugaltzen saiatzen da. Igarabak gehienez 12-14 urte izatera irits daitezke.


Ba al dago Igaraba arruntik Euskal Herrian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa mapa (Munduko zein lekutan aurki dezakegun).

Ez da batere erraza espezie honetako animalia bat aurkitzea, azken bost hamarkadetan kopurua asko jaitsi baita, baina, egia da ikusi direla zenbait zonaldetan. Nafarroa Garaian daude espezie honetako animalia gehien. Araban, Bayas eta Zadorra ibaietan aurki daiteke; Nafarroan, Aragoi eta Ega ibaietan; eta Gipuzkoan, aldiz, Bidasoa ibaian soilik nahiz eta beste lekuren batean, baten bat galdurik aurki daitekeen.

   Ba al dakizu   

Igarabek bikotekide bakarra izan ohi dute bizitza osoan eta maitasuna erakusten dute etengabe.