Txikipedia:Imanol Alguacil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Imanol Alguacil Barrenetxea (Orio, Gipuzkoa, 1971) futbolari profesional euskaldun ohia da, egun Real Sociedad lehen taldea entrenatzen duena (2023ko otsailean). 1990eko urtean Real Sociedad eta  Villarreal CF taldean atzelari bezala jokatu zuen. Bi talde hauekin guztira 121 partida jolastu zituen Espainiako Lehen Mailan 9 denboraldietan.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imanol Alguacil

Jokalari bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte maila arte Orioko Futbol Taldeko kide izan zen, bere herriko futbol taldean. Gaztetan egin zuen azken urtean Errealak fitxatu zuen. Sanse taldearekin Imanol 56 partida jokatu zituen bi denboralditan, ondoren,  John Toshack  lehen taldera igotzea erabaki zuen.

Lehenengo denboraldian Imanolek bere lekua izan zuen Errealaren eskuineko hegalean atzelari bezala. 1991-92 denboraldian 23 partida jokatu zituen eta 1992-93 kanpainan 30. Hala ere, ez zen inoiz ordezkaezina izan eta bere lesio arazoek ez zuten horretan lagundu. 1996tik aurrera hamaikakoetan ohikoa izateari utzi zion eta azkenean bere azken denboraldian baztertuta geratu zen, 1997-98an, ligako lehen 4 partidak bakarrik jokatu zituelarik.

Errealeko lehen taldean 131 partida ofizial jokatu zituen, horietatik 113 Lehen Mailan. 7 gol sartu zituen Realarekin Lehen Mailan. 1997-98 denboraldiaren amaieran euskal taldea utzi zuen Villarreal CF-rekin fitxatzeko. Hala ere, Imanol ez zen gehiegi sartu José Antonio Irulegui entrenatzaile horiaren planetan eta 1998-99 denboraldian ligako 8 partida baino ez zituen jokatu bere klubarekin. Villarreal jaitsi zen denboraldi amaieran. Hurrengo denboraldian, Bigarren Mailan, Imanolek minutu gehiago izan zituen eta Villarrealen igoeran lagundu zuen.

1999-2000 denboraldiaren amaieran, Imanolek Real Jaen taldearekin fitxatu zuen eta harekin ligako 30 partida jokatuko zituen, nahiz eta gehienak ordezko gisa izan. Azkenik, Imanol erretiratu egin zen Burgos CF-en bere azken denboraldia jokatuz.

Entranatzaile bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko martxoan Real Sociedadeko lehen taldearen ardura hartu zuen denboraldi amaierara arte. 2020ko urtarrilaren 3an kontratua berritu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azala. 2023-01-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).