Txikipedia:Indigena

Wikipedia, Entziklopedia askea
   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Herri indigenek hainbat ezaugarri dituzte, indigena ez direnenetatik bereizten dituztenak:
  • Talde kultural berezi moduan ikustea bere burua.
  • Ingurukoek talde kultural berezi hori onartzea.
  • Hizkuntza berezia izatea.
  • Egitura sozial eta politiko bereziak izatea.
  • Ekonomia sistema propioak izatea.
  • Ingurumen naturala errespetatzea, tradizio modura.

Indigenak estatu bat sortu baino lehen bertan bizi ziren herriei deritze. Gaur egun herri indigena asko desagertzen ari dira, fenomeno desberdinak direla eta, baina kolonizazioak asko eragin zuen herri indigenetan.

Nazio Batuen Erakundeak dioenez 300 milioi indigena bizi dira gaur egun, 70 herrialdetan banatuta. Guztira, 5000 herri txiki baino gehiago daude, berezitasun kultural eta linguistiko propioak dituztenak.

Amerikako indigenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indigena modernoak antzinako biztanleriaren ondorengoak dira, amerikan bertan betidanik bizi izan zirenenen ondorengoak.

Herri eta familia oso handietan taldekatzen dira: andinoak, mayak eta caribeak. Herri hauek historikoki diskriminatuak izan dira.


Asiako indigenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taiwanen gaoshan aborigenak eta Japonek ainoak aurkitzen dira. Herri indigenak aurki daitezkeen beste leku bat Indochinaren iparraldean dauden mendiak dira.

Europako indigenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saamy1.jpg

Europan ez dago indigena bezala tratatu daitekeen etniarik. Hala ere, herri laponiarra indigena moduan tratatuak izatea eskatu dute. Herri laponiarra Laponian bizi da, Noruega, Suecia eta Finlandiaren iparraldetik aurkitzen dena.

Hainbat arkeologok laponiarren eskakizuna defendatzen duten probak aurkitu dituzte, haien artean hainbat lan zeramikoak.

Ozeaniako indigenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papuanguinea.jpg

Aborigen australiarrak % 2,4a osatzen dute; eta Zelanda berrian %14,6a indigena maori moduan identifikatzen dira. 2006an Australian 455.031 aborigen bizi ziren, hainbat eta hainbat hizkuntza erabiltzen dituztenak.