
Indoeuropar hizkuntzak hizkuntza familia bat dira.
Uste da gaur egungo hizkuntza asko antzinako hizkuntza bakar batetik datozela, eta antzinako hizkuntza horri antzinako indoeuropar deitzen zaio.

Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerlariek K.a. 3000. urtean kokatu dute antzinako indoeuropar hizkuntza, Kaukaso inguruan.
Familia hau da hiztun gehien dituena. Familia honetako hizkuntzek 3 mila miloi hiztun dituzte eta.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun oso zabalduta dauden hizkuntza asko, familia horretakoak dira: ingelesa, gaztelania, frantsesa, errusiera, alemana, hindia eta punjabera, adibidez.
Europan eta Asian erabiltzen diren beste hizkuntza asko ere indoeuropar jatorrikoak dira: Greziera, armeniera, albaniera, irlandera, bretoiera, katalana, galiziera, kurduera...
Jada desagertuta dauden hizkuntza asko ere familia honetakoak ziren: Latina edo hititera, adibidez.