Wikipedia, Entziklopedia askea

Ingeles hizkuntza

Ingeles hiztunen mapa. Urdin ilunez, hizkuntza nazionala. Urdin argiz, hizkuntza ofizialetako bat da, baina ez erabiliena.

Ingelesa munduan gehien hitz egiten diren hizkuntzetako bat da. Ingelesez mintzatzen dira 500 milioi lagun baino gehiago.

Ingelesaren alfabetoan, alfabeto latindarraren 26 letra daude.

Non hitzegiten da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako herrialde hauetan, ingelesa da pertsona gehienek hitz egiten duten hizkuntza:

Ondoko beste hauetan, berriz, ingelesa hizkuntza ofiziala da:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo ingelesa hizkuntza ugariren arteko zenbait nahasteren emaitza da. Ingelesa hala germanikotik nola latinetik dator.

Osagai alemanen jatorria inbasio anglosaxoia eta 5. mendeko konkista dira. Tribu anglosaxoien dialekto germanikoak ingeles zahar deritzona bihurtu ziren.

Latinezko zenbait osagairen jatorria erromatarren okupazioa da, gure garaiaren aurreko 55. urtetik gure garaiko 407-410. urtera arte iraun zuena. Geroago, normandiarren XI. mendeko konkistak frantsesaren osagaiak ekarri zituen. Normandiarrek ehunka urtez eragotzi zuten ingeles zaharra eskoletan irakastea. Hizkuntza nabarmen aldatu zen, batik bat hitz egiten zelako idatzi ordez. Ingeles zaharraren eta latinaren osagaien arteko nahasteak Erdi Aroko ingelesa eragin zuen, eta hura XV. mendearen erdira edo amaierara arte hitz egin zen. Ingelesezko hitzen ia % 60 latinetik dator.

Ingeles pixka bat entzun nahi?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo honetan entzun dezakezu ingelesa:

      Entzun!

Nola esaten da?

Zenbakiak[aldatu iturburu kodea]

one
two
three
four
five
six
seven
eight
nine
ten
one hundred
one thousand

Esaldi erabilgarriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!: Hello!
Zer moduz?: How are you?
Ondo, eskerrik asko: Fine, Thank you
Nola duzu izena?
Mesedez: Please
Bai: Yes
Ez: No
Aio: Good bye!
Egun on Good morning!
Arratsalde on Good afternoon / Good evening
Gabon Good evening / Good night
Gero arte See you later
Maite zaitut I love you