Txikipedia:Ingvild Flugstad Østberg

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ingvild Flugstad Østberg 1990.eko azaroaren 6an jaio zen Gjøvik-en, Norvegian, eta iraupen-eskin aritu izan da 2008. urtetik.

Ingvild Flugstad østber

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko bi Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, guztira hiru domina lortuz, urrezko eta zilarrezkoak Sotxin, 2014an. Domina horiek taldekako esprintean (Marit Bjørgenekin batera) eta banakako esprintean lortu zituen; urrea, aldiz, Pyeongchangen, 2018an, 4 × 5 errelebotan (Astrid Jacobsen, Ragnhild Haga eta Marit Bjørgenekin batera).

Horrez gain, Ipar Eskiko Munduko Txapelketan sei domina irabazi zituen, 2015ean eta 2019an. Bestalde, berak ez du kirol hau soilik praktikatu, futbolaria ere izan baitzen urte baten Gjøvik FK futbol taldean.