Txikipedia:Instagram

Wikipedia, Entziklopedia askea
   Artikulua entzun!

Instagram argazkiak eta bideoak partekatzeko erabiltzen den sare soziala da. Argazki eta bideoetan hainbat gauza aplika daitezke, filtroak, markoak, retro eta vintage koloreak… eta ondoren beste sare sozialetan partekatzeko aukera ematen du. Argazkien formak karratuak dira,  Kodak Instamatic-en eta Polaroid kamararen omenez.

Instagrama Kevin Systrom eta Mike Krieger-ek sortu zuten 2010eko urrian, 2012rako 100bmiloi erabiltzailetik gora zituen eta 2014ko abenduan 300bmiloi baina gehiago. Hasieran Iphoneko erabiltzaileek erabili zezaketen bakarrik, baina ondoren, Androiderako bertsioa atera zuten.

Jarraitzaile gehien dituzten Instagram kontuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko apirilean jarraitzaile gehienak dituzten lehen hamar pertsonak honako hauek dira:

Postua Kontuaren Izena Kontuaren jabea Jarraitzaile kopurua Ogibidea Bizitokia
1 @instagram Instagram 496,9 milioi Social media plataforma AEB
2 @cristiano Cristiano Ronaldo 431,5 milioi Futbol jokalaria Portugal
3 @kyliejenner Kylie Jenner 330,9 milioi Pertsona ospetsua AEB
4 @leomessi Lionel Messi 321,5 milioi Futbol Jokalaria Argentina
5 @selenagomez Selena Gomez 314,5 milioi Abeslaria AEB
6 @therock Dwayne Johnson 311,3 milioi Pertsonaia ezaguna AEB
7 @arianagrande Ariana Grande 306,7 milioi Abeslaria AEB
8 @kimkardashian Kim Kardashian 303,4 milioi Pertsonaia ezaguna AEB
9 @beyonce Beyoncé 252,1 milioi Abeslaria AEB
10 @khloekardashian Khloé Kardashian 237,2 milioi Pertsonai famatua AEB

Datu demografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu demografikoak (Pew Research Center)
Instagram darabilten estatubatuarren ehunekoak
Guztira % 28
Emakumeak % 31
Gizonezkoak % 24
18-29 urte % 55
30-49 urte % 28
50-64 urte % 11
+65 urte % 4
Hiritarrak % 32
Suburbanoak % 28
Landa ingurukoak % 18