Wikipedia, Entziklopedia askea

Islandiera

Islandiera Islandiako kostaldean hitz egiten da.

Islandiera Islandian hitz egiten den hizkuntza da.

Ezaugarriak eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza germanikoen taldekoa da, ingelesa, alemana edo nederlandera bezala. Bikingoek hitz egiten zuten hizkuntza aldatuz joan zen eta bost hizkuntza azaldu ziren, daniera, norvegiera, suediera, faroera eta islandiera.

Islandieran (daniera eta suedieran ez bezala) izenak flexioaren bidez aldatzen dira, hau da, izenek kasuak dituzte; izenek generoak (hau da, izen guztiak hiru ataletan banatzen dira eta atal bakoitzeko izenak era bestelakoan aldatzen dira) eta artikulua ditu ere. Alemaniera eta faroeran bezala, izenek lau kasu ditu. Izan ere, islandiera oso hizkuntza zaila da ikasteko bere gramatikan salbuespen eta hitzen aldaketaren aldaera asko daudelako.

Izenen aldaketaren adibide bat:

  • nominatiboa (nor(k)? zer(k)?): hestur («zaldi», gizonezko generoa), nál («orratz», emakumezko generoa), borð («mahai», genero neutroa);
  • genitiboa (norena?): hests, nálar, borðs;
  • datiboa (nori?): hesti, nál, borði;
  • akusatiboa ((nik ikusten) zer? nor?): hest, nál, borð.

Lexikoari dagokionez, islandiera hizkuntza garbi bat izaten ahalegintzen da. Euskaran mailegu, beste hizkuntzetatik hartutako hitz, asko ditugu, adibidez, «liburu» (latinetik eratorri zen, liburum), «saiatu» (gaztelaniatik eratorri zen, asayar); munduko hizkuntza ia guztiek beste hizkuntzetatik hitzak hartzen dituzte, baina islandierak ez du hori egiten. Islandierak hitz berri gehienak erro jatorretatik (germaniar erroetatik) sortzen ditu, adibidez, islandieraz: jarðfræði «geologia», ingelesez: geology, errusieraz: геология gjeologija (hitz hori antzinako grezieratik eratorri zen eta «lurraren jakintza» esan nahi du; islandierazko hitzak esanahi berdina du, baina erro jatorretatik sortuta dago). Horri «purismoa», edo «garbizaletasuna» deritzo hizkuntzalaritzan; euskaran jazo zen ere.

Euskara eta islandiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gramatikari dagokionez, islandiera eta euskara ez dira antzekoak, euskara hizkuntza eranskaria baita, hau da, euskaraz «hiri batera» esaten dugu «-era» atzizkia gehituz artikuluari («bat» - «batera») eta islandieraz til bæjar esaten dugu til («-ra» adierazten duena) hitza eta -ja- (kasua adierazten duena, genitiboa) gehituz.

Euskal baleazaleak Islandiatik pasatzen ziren Amerikara bidean. Islandiarrekin hitz egiten zuten eta euskara-islandiera hizkuntza sortu zuten. Bi edo gehiago hizkuntza nahasten direnean, pidgin izeneko hizkuntza berri bat agertzen da. Beste pidginak dira, adibidez, tok pisina eta bislama.

Entzun nahi islandiera pixka bat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldameneko taulatxoan klik eginez entzun dezakezu islandierazko esaldi bat:

      Entzun!

Alderatu islandiera beste germaniar hizkuntzekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko taula honetan ikus dezakezu islandieraren eta beste hizkuntza batzuen arteko antzekotasunak:

Euskara Islandiera Suediera Nederlandera Ingelesa
Aita faðir fader vader father
Ama móðir moder moeder mother
Seme sonur son zoon son
Alaba dóttir dotter dochter daughter
Anaia/Neba bróðir broder broeder brother
Arreba/Ahizpa systir syster zuster sister
Bai ja ja yes
Ez nei nej nee no
Zero núll noll nul zero
Bat einn en een one
Bi tveir två twee two
Hiru þrír tre drie three
Lau fjórir fyra vier four
Bost fimm fem vijf five
Sei sex sex zes six
Zazpi sjö sju zeven seven
Zortzi átta åtta acht eight
Bederatzi níu nio negen nine
Hamar tíu tio tien ten