Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Istingor arrunta uretan

Istingor arrunta ur ertzean bizi den hegazti zangaluzea da. Udaran Europa eta Asian bizi da. Neguan berriz Mediterraneo ingurura joaten da.

Tamaina txikiko hegaztia da. Bizkarraldea marroia du hainbat lerro zuriekin. Paparra marroi argia eta tripa zuria ditu. Moko luze eta zuzena du, punta biribilarekin. Buruan, bizkarraldean bezalako lerroak ditu. Beste zangaluzeen aldean hanka motzak ditu.

Lurperko ornogabeak jaten ditu. Lur-zizareak jaten ditu nagusiki baita kakalardoak, barraskiloak eta kukurutxak.

istingor arruntaren arrautza

Maiatza iristean emeek eta arrek eztei-dantzak egiten dituzte zeruan. Bi eta bost arrautza bitartean jartzen ditu. Arrautzak horiak izaten dira, orban marroiekin.

Izena beste hizkuntzetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ingeleraz: Common snipe
  • Gazteleraz: Agachadiza común
  • Frantsesez: Bécassine des marais

Istingor arruntaren soinua entzun nahi?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
      Entzun!