Wikipedia, Entziklopedia askea

Itsas belarra itsasoko hainbat alga makroskopiko eta zelulanitzei ematen zaien izen generikoa da. Horien artean daude alga arre, alga gorri eta alga berdeak. Azken aldian, itsas belarrak desagertzen ari dira, beherakada %7koa izan da 1990. urtetik gaur arte.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

NASAk 20 milloi tonako alga kolonia deskubritu du, Afrikatik Mexikoraino Ozeano Atlantiko osoa gurutzatuz doana.

Non aurki ditzakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Algak argia iristen den edozein lekutan aurki daitezke, ur gazi eta gezatan bizi daitezkeenez, oso errazak dira edozein itsaso eta lakuetan aurkitzea. Kasu batzuetan lurrean ere bizi dira oso leku hezea baldin bada. Beraz, esan daiteke alga bat aurkitzea ez dela batere lan zaila.

Itsas belar mota ezberdinak



Elikadura katea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alga makroskopikoa

Algak itsasoko katearen oinarria dira, hauek autotrofoak direnez, eguzkiaren argitik lortzen dute energia eta beste izaki bizidunentzat elikagaiak sortzen dituzte. Era berean, algak baleek eta zooplaktonek jaten dituzte. Zooplanktona era berean, itsas arrain eta moluskuek jaten dituzte. Eta azkenik, hauek arrain edo animalia handiagoek jaten dituzte, pinguinoek, izurdeek, kaioek...

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Algaren zelularen arabera, bizi ziklo desberdina izan ohi dute. Ugalketa sexuala meiosi bidez gertatzen da (zatiketa zelular mota bat), era honetan hainbat fase ageri dira; Plasmogamia (bi zelulen fusioa), Cariogamia (gametuen nukleoen fusioa). Ondoren, alga sortzen da organismo bizi bezala.

Ugalketa asexualean, mitosi bidez (beste zelula zatiketa mota bat) gertatzen da bizitzaren sorrera, hauek hainbat motatakoak izan daitezke, bipartizio zelularra (zelulabakardun biziduna bitan banatzea), espora bidez (onddoak bezala) edo alga baten zatiketa bidez, zati horrek beste alga bat sortzen duelarik.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Algaren morfologian arreta jarriz, alga mikroskopiko gehienetan hainbat ezaugarri morfologiko komun existitzen dira.

  • Errizoideak: alga makroskopikoak substratu bati itsatsirik egon ohi dira (harkaitza) errizoide (izena kizkur itxuragatik da) izeneko egitura batzuen bitartez. Landareen sustraien antzekoak diren arren, beren funtzio bakarra alga eustea da eta ez dute inolako xurgapenik burutzen. Zenbait kasutan, errizoide hauen ordez, disko basala (beste euskarri mota bat) egon ohi da, sargazoaren (Sargassum muticum) kasuan gertatzen den moduan. Aipatzekoa da, batzuetan, alga batzuk beste alga batzuei edota beste animalia batzuei itsasten direla.
  • Estipea: oinarria eta laminaren artean, hainbat milimetrotik hasi eta zenbait metroko luzera izatera iritsi daitekeen egitura dago. Laminaria hiperborea eta L. ochroleuca-ren kasuan, esaterako, estipeak 2 metro izan ditzake, eta maiz, algak eta animaliak bizi ohi dira bertan.
  • Lamina: algaren zatirik nabarmenena da, askotariko formak izan ditzakeena.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Algak erabiliak izaten dira sukaldeetan testura egokia emateko propietateak baitituzte, adibidez haurren janarietan.

Algak bbiodiesela eta bestelako erregai batzuk sortzeko erabilgarriak dira. Hauek normalean erabiltzen diren gasolina edo diesela baino gutxiago kutsatzen dute.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elhuyar (2009). "Itsas belarra desagertzeko arriskuan". Elhuyar aldizkaria. Honako webgunetik berreskuratua: https://zientzia.eus/artikuluak/itsas-belarra-desagertzeko-arriskuan/

Eljach, Sara (2015) "Ciclos de vida: hepáticas y musgos". Honako webgunetik berreskuratua: https://prezi.com/dt4dhc7s7r0i/ciclos-de-vida-y-reproduccion-de-algas-y-hongos/

SINC (eskubideak creative commons) (2019). "Detectan la mayor proliferación de algas del mundo". Ciencias naturales. Honako webgunetik berreskuratua: https://www.agenciasinc.es/Noticias/Detectan-la-mayor-proliferacion-de-algas-del-mundo