Txikipedia:Itun Zaharra

Itun Zaharra Bibliako lehen zatia da. Zati horren liburu kopurua aldatu egiten da erlijio tradizioaren arabera: juduen Itun Zaharrak (Hebrear Biblia) 24 liburu ditu; protestanteenak, 39; eta katolikoenak, 46. Kristo jaio baino lehenagoko Bibliako liburuak biltzen ditu.
Jatorriz hebreeraz eta arameraz zegoen idatzia. Gero munduko hainbat eta hainbat hizkuntzetara itzuli zen. Euskarara ere behin baino gehiagotan itzuli da. Azken itzulpena, erabiliena, Elizen Arteko Biblia izenarekin ezagutzen da. Lehen itzulpena Joan Piarres Duvoisin muga-zain kapitain lapurtarrak egin zuen.
Lau zati bereizten dira: Pentateukoa, (Moisesen legea barne), liburu historikoak, eta olerki eta jakintza liburuak.
Juduek idatzi zuten. Ondoren, kristauek grezierara itzuli zuten lehenik, eta gero latinera. Kristauek Erdi Aroan eskuz kopiatzen zuten Biblia osoa Itun Zaharra eta Itun Berria, eta horretarako Jeronimo Estridongoak egindako latinezko itzulpena izaten zen kopia gehienen iturria. Latinezko bertsio horri Vulgata esaten zitzaion.
Azkenik, munduko hizkuntza askotara itzuli da.
Itun zaharrak testu mota hauek ditu:
- Historikoak, (kontakizunak).
- Lege edo arauak, (gizartea eta erlijioa antolatzeko arauak).
- Lirikoak, (poesia eran jarritako otoitzak).
- Jakituriazko testuak, (aholkuak, esaera zaharrak).